loading

Iban Iriondo: "New York-eko burtsan erosten da kafe ona".

Faktoriako elkarrizketak

Iban Iriondo: "New York-eko burtsan erosten da kafe ona".

Ehun urte bete ditu "La casa del Café" donostiarrak eta hasierako oinarriei eusten die: kalitatea bereziki zaintzen duen enpresa familiarra da. Enpresaren sorreraz eta adibidez, frankismo garaian kontrabandoko kafea nola lortzen zuten kontatu dizkigu Iban Iriondo, zuzendaritzan dagoen hirugarren belaunaldiko kideak. Izan dituzte eta izaten ari dira enpresa saltzeko eskaintzak baina oraingoz euren izaerari eusten diote, Kolonbiako kafea Oiartzunen xigortuz. Turistak ere propio joaten dira San Martzial kaleko dendan benetako kafea dastatzera.