loading

Libe Plaza: "Bizipoza eta laguntza ematen dizkigu lurrak"

Faktoriako elkarrizketak

Libe Plaza: "Bizipoza eta laguntza ematen dizkigu lurrak"

90 urte bete berritan, bere etxe atzean duen baratzean hartu gaitu Libe Plazak. Lekeitioko azken baserritarra omen da. Oso gaztetan hasi eta oraindik ere nekazari lanetan dabil; Bizkaiko EHNE sindikatuan lan handia egindakoa ere bada, eta sukaldean ekarpen sendoa egindako sukaldaria.