loading

Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"

Faktoriako elkarrizketak

Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"

Asko uste gabe heldu da suhiltzaile inspektore izatera Ibone Elorriaga Zorrozua. Ikasketaz ingeniaria eta eta planta energetikoen diseinuan aritu zen hainbat urtez. Jaurlaritzan aritzeko dei batek aldatu zion norabidea. "Mundu miresgarri bat deskubritu" duela dio, larrialdietan aritzen direnak "bihotzez" aritzen direla, eta horrek "engantxatu" egiten duela. Europa kiskali duten suteez, inspektore baten betebeharez, eta suizidio ahaleginez aritu da, besteak beste.