loading

Miren eta Katixa Agorreta Zabaltza, Erroibarko euskararen kriskitinak

Faktoriako elkarrizketak

Miren eta Katixa Agorreta Zabaltza, Erroibarko euskararen kriskitinak

Alex Artzelus filologoak jarri gaitu arrastoan, Irulegi irratiarendako egiten dituen kolaborazio eder horietako batekin. Kontatu digu nola Erroibarko mintzaira propioa galdua zela uste zuenean, han kausitu zituen, ezustean, bi ahizpa gazte bertako euskalkia anitz ongi ematen dutenak. Uretakoak dira, Mezkiritz ondoko herrixka batekoak. Baina Iruñean bizi dira orain, eta beren etxebizitzan hartu gaituzte, goxo-goxo.