Francesca Albanese: "Estatu Batuak munduaren sheriffa dira"
Palestinako lurralde okupatuetarako Nazio Batuen txostengilea izan da Euskadi Irratiko Faktorian. Ez du uste Israelgo Gobernuaren balizko aldaketa batek palestinarren egoera hobetuko duenik: "Inkestei begiratuta, badirudi gizarteak erradikalizazio gehiagoren alde egin duela". Gobernuek eta CAFen gisako enpresek duten erantzukizunaz ere jardun du: "Euskal herritarrek egin dezaketena da haren aurka ekin".
Libe Plaza: "Bizipoza eta laguntza ematen dizkigu lurrak"
90 urte bete berritan, bere etxe atzean duen baratzean hartu gaitu Libe Plazak. Lekeitioko azken baserritarra omen da. Oso gaztetan hasi eta oraindik ere nekazari lanetan dabil; Bizkaiko EHNE sindikatuan lan handia egindakoa ere bada, eta sukaldean ekarpen sendoa egindako sukaldaria.
Ager Elorduy: "Elektrifikazioaren ondorioz Txinarekiko izan dezakegun menpekotasunak beldurra ematen du"
Sener, ingeniaritza eta teknologia enpresan prozesuen eta prestazioen ziurtapenaren ingeniaria da Ager Elorduy. Azken hilabeteetan bi sari eman dizkiote. Batetik, Renmad Hidrogeno topaketan Hidrogeno Berriztagarrietan urteko pertsona izendatu zuten iaz, eta, bestetik, "El periódico de la energia" erakundeak dibulgatzailerik onenaren saria eman berri dio.
Miren eta Katixa Agorreta Zabaltza, Erroibarko euskararen kriskitinak
Alex Artzelus filologoak jarri gaitu arrastoan, Irulegi irratiarendako egiten dituen kolaborazio eder horietako batekin. Kontatu digu nola Erroibarko mintzaira propioa galdua zela uste zuenean, han kausitu zituen, ezustean, bi ahizpa gazte bertako euskalkia anitz ongi ematen dutenak. Uretakoak dira, Mezkiritz ondoko herrixka batekoak. Baina Iruñean bizi dira orain, eta beren etxebizitzan hartu gaituzte, goxo-goxo.
Joana Falxa: "Onespenaren irizpideak sexu delituetan duen eraginaz badago oraindik zer ikertu"
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean Zuzenbidean doktorea da Joana Falxa eta berriki Frantziako Goi Ikerketetako ministroak, Unibertsitate Institutuko katedradun izendatu du. Aitortza horri esker, sexu delituen inguruan hasitako ikerketarekin jarraitzeko aukera izango du.
Niko Etxart: "Aita bezela azken une arte arte eutsi nahiko nioke bizipozari"
Datorren azaroan Getxoko Muxikebarri zentroak, ‘Iparra galdu gabe’ kultura-ekimenaren 25. urteurrenaren ospakizunen baitan, Nik Etxart omenduko dute. Maite dituen lagun musikariz lagunduta egongo da oholtzan, eta aitzakia hori baliatu dugu egungo musika eszenaz eta euskararen egoeraz gogoeta egiteko.
Altsasu 10 urte
Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, Altsasuko kasuko auzipetuek, Faktoria albistegian gogoratu dute euren gaztetasuna erabat baldintzatu duen Altsasu kasua: 'Egunen batean jakingo dugu nor zegoen prozesu honen atzean' esan du Ramirez de Aldak, 'ze punturarte zuten operazioa idatzita'. Onartu dute biek ez dutela Justiziarengan sinesten, 'Justizia izan zen gure alde kalea jendez beteta ikustea'.
Maite Azpitarte: "CSI telesaila ikusiz, 14 urterekin, erabaki nuen mediku forentsea izan nahi nuela”
Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako zuzendariordea da Maite Azpitarte Pardo zarauztarra. Amaren ondoan Hollywoodeko telesailak ikusiz sortu zitzaion bokazioa, eta tinko eutsi zion asmo hari "pixka bat egoskorra naiz eta". Gerora ofizioa zer den ikasi du, eta lana gogorra den arren gustura ari da: "Gizartearen egoera okerrenak ikusten ditugu, hor egon beharra dugu laguntzeko" . Beren ogibidearen egunerokoaz aritu da, mitoak deseraikiz.
Xabier Mikel Azparren, txirrindularia: "Erabakiak beroan hartuta, hobeto doakit"
Denboraldia amaitu berri du Azparrenek, Pinarelllo Q 36´5 taldearekin: denboraldi ona izan da, Espainiako Vueltan etapak gutxigatik ihes egin zioen arren. Kontratoa luzatu du 2028 arte eta horrek lasaitasun handia ematen dio. Goraipatu ditu asteburuan txirrindularitza profesionalari agur esan dioten Ion Izagirre eta Pello Bilbao. Pelotoiean aita-ponteko papera jokatzen dutela esan du.
Eñaut Gaztañaga, musika ekoizle lasaia
Mars Attack, Strangers Things, Jaws… pelikula fantastikoen kartelak hormatan. Eta pelikula horietako, eta beste batzuetako, protagonista eta mamuen figuratxoak apaletan. Zaharkinen brokante hartan lortutako antigoaleko telefono bat. Eta patineteak: skate oholak paretetan, kartelen artean, eta Miren Gaztañaga aktoreak oparitutako Sancheski autentiko bat bazter batean. Eta, jakina, anpliak, ordenagailuak, gitarrak, nahaste-mahaia, pedalak, eta grabazio gela bat. Zestoako Gaztain estudiora Euskal Herriko musikari entzutetsuenetako batzuk joan ohi dira beren kantak bertan grabatzera. Aramaioko The Clayton taldearen azken lana muntatzen harrapatu dugu, bere taldearekin, Ezpalak-ekin, Japoniara biran abiatu aurretik.
Alain Iriart: "Ez da euskal kulturarik egongo hizkuntzarik gabe"
Alain Iriart, Hirigune Elkargoko lehendakariak karguan sei hilabete egin dituenean adierazi du euskarak behar duen sostengu instituzionala ematen jarraituko dutela. Bere esanetan helburua adostuta dago, gizartearen %30 euskal hiztunak izatea, eta hori lortzeko lanean segi behar dutela gaineratu du.
Unai Fdez de Betoño: "Etxebizitza sozialen portzentaje bat gaelera hitz egiten dutenentzat gordetzen du Gaeltach Legeak"
Irlandako gaeleraren biziberritzeko plana ikertu du Unai Fernandez de Betoño arkitekto eta EHUko hirigintza irakasleak. Bertan ikusitakoekin lurralde antolamenduak hizkuntzarengan eragina duela azaldu du Bat Soziolingustika agerkarian idatziriko artikuluan. Besteak beste, etxebizitza sozialetako portzentaje bat galera hitz egiten dutenentzat gordetzen dela ikusi du. Elkar al liteke halako proposamen bat Euskal Herriko arnasgune batera?
Alejandro Garate: "Hego Korean abiada bizian aldatu da gizartea"
60 urte beteko ditu aurki Alejandro Garate azkoitiar Frantziskotarrak Hego Korean. Apaiztu bezain pronto egin zuen Asiara, eta ordutik bertan bizi da, Gangneung hirian. Gizartearen aldaketa biziaz, zein apaiztu orduko bizitakoez mintzatu da.
Malen Agirre: "Bertsoekin bezala, ideiak plazaratzen ditut sentimenduen arabera"
Malen Agirre Sarasua oiartzuar estanpatu diseinatzailea izan da Euskadi Irratiko Faktorian. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako eszenografia sortu du berak. Sormen prozesua nolakoa izan den, nola lan egin duen eta hemendik aurrera txapelketako finalari begira zertan jardungo duen ere kontatu digu.
Hualde: "Zalantza dut lehendakari izateko aukerarik ez balu, Chivitek gobernu-eredu hau babestuko ote lukeen"
Nafarroako Politika Orokorreko saioaren testuinguruan elkarrizketatu dugu Unai Hualde, Nafarroako parlamentuko presidentea eta EAJ-ren Nafar Buru Batzarreko presidentea. Besteak beste, euskararen esparruan anbizio falta leporatu dio Chivite lehendakariari, eta zalantzan jarri du sozialistek gobernu eredua babesten ote duten.
Gorane Aiesta: "Etorkizuna modu baikorrean proiektatu nahi dugu"
Euskara hizkuntza gutxitua, minorizatua dela sarri entzun dugu, baina Gorane Aiesta, Garabideko kideak azaldu digunez, ikuspegi ezkor hori gaitzetsi behar dugu euskararen etorkizuna bermatu nahi badugu. Gogoeta hauek BIHAR, "Biziberritzen ari diren hizkuntzen kongresua"ren bueltan entzun dira eta egun hauetan, nazioarteko 35 hizkuntza komunitateko partaideak daude Euskal Herrian. Imanol Larrea Mendizabal , Soziolinguistika Klusterreko zuzendariak ere parte hartu du elkarrizketan.
"Emandako konfiantzari esker jarraituko dut ikasten"
Itzea Urkizu Arsuaga, Elkar argitaletxeko editore berria da. Zeregin berrietarako egokitzapena nola egiten ari den edota editore baten lana zertan datzan ere azaldu digu, Xabier Mendigurenen erreleboa hartuko duenak. Irakurzaletasunaren inguruko gogoetak ere partekatu ditu Faktorian.
Begoña Pedrosa: "Murgiltze ereduaz ari gara gogoetan baina kontuz trintxeretatik ari direnekin"
PISA txostenak utzitako argazkiaren ondoren, irakurketa prozesuetan sakontzea eta baliabide dijitalei buruzko adostasunak bultzatuko ditu hezkuntza sailak. Murgiltze ereduari buruzko gogoetan ebidentzia zientifikoetatik aritzeko beharra azpimarratu du
Juan Mari Areitio: "Erdera bapere jakin ez, eta eskola infernua zan; gurago neban behiak hartu eta basora joan"
Abarka pare bi zeuzkan Areitiok mutil-koskorretan: berriak eskolara joaten zenerako eta zaharrak baserriko lanetarako; nahiago izaten zuen zaharrak jantzi. Durangaldeko Bertso Eskolak aitortza festa bat preparatu dio Abadiñoko Gaztelun sortu eta Iurretan bizi den bertsolariari. «Basamakatzak urdinsagarrari: Areitiori esker onez» jarri diote izena ekitaldiari eta lagun piloa batuko dira, zapatuan, Iurretan. Hauxe antolatzaileek zabaldutako oharrean diotena: "Badaude gizarteagatik gauza iraultzaile edo berriak egiteagatik omentzen dituzten pertsonak. Eta badaude, inguruan iraultzarik edo berritasunik eragin ez, baina inguruan maitatuak eta ezinbestekoak diren pertsonak. Gure albotik umil eta zarata handirik egin barik igaro, baina bihotzeraino iristen zaizkigun pertsonak. Eta horietako bat da Juan Mari Areitio Elkoro".
Joseba Zalakain "Agentzia"ko burua: "Arkitektura instituzionalak gertutasuna zein fragmentazioa dakar"
Gizarte zerbitzuak ebaluatzeaz arduratuko da Joseba Zalakain aurrerantzean Gipuzkoan "Agentzia" entitatearen buru izendatu berritan. Talde, egoera eta zerbitzu ugari aztertuko ditu aurrerantzean. Gogotsu heldu diola kargu berriari kontatu digu. Arkitektura instituzional anitza izatea ona dela deritzo, zerbitzuak hiritarren gertu jartzen dituelako, baina, era berean, fragmentazioa ere sortzen duela aitortu du.
Lara Salceda: "Legez kanpokoa eta onartezina da 14 urtetik beherako mutikoak adindun gisa hartzea"
Lara Salcedak Ceutan egin ditu azken hiru hilabeteak "No name kitchen" Gobernuz Kanpoko Erakundean lanean. Adin txikiko migranteei arreta sozio-psikologikoa eta legala eskaintzen diete eta osasun arloan lehen arreta eman ere bai. Ceutako krisia lehertu zenean hantxe zen bera eta bertan ikusi eta bizi izandakoak azaldu ditu Faktorian.
Igone Bastarrika: "Enpresak konturatu dira euskara lehiakortasun faktorea dela"
EMUN kooperatbak ia 30 urte daramatza, batez ere, euskara lan munduan txertatzeko planak sortzen. Igone Bastarrika koordinatzaile berria da, eta euskaran eragiteaz gain, gizarte eraldaketan egiten duten jardunaz ere mintzatu gara berekin.
Juan Andres Aristizabal, 95 urteko egurketaria: "Goizak argitu esperoan egoten naiz lanean hasteko"
Urdianen, Txuloko etxean, bada sasoiko baso-mutil bat. 95 urte ditu, eta dozenaka bezero zerbitzatzen ditu surtarako pago-egur loteak, edo sortak, prestatuz. Berak asmatutako sistema batekin txikitzen ditu enborrak, traktorearen indarra baliatuz. Lanik egin gabe egoten ez dakien gizona da Aristizabal jauna, baina, tarteka, oporraldi txikiak ere egiten ditu; eta rantxera-kantari aparta ere bada.
Iban Iriondo: "New York-eko burtsan erosten da kafe ona".
Ehun urte bete ditu "La casa del Café" donostiarrak eta hasierako oinarriei eusten die: kalitatea bereziki zaintzen duen enpresa familiarra da. Enpresaren sorreraz eta adibidez, frankismo garaian kontrabandoko kafea nola lortzen zuten kontatu dizkigu Iban Iriondo, zuzendaritzan dagoen hirugarren belaunaldiko kideak. Izan dituzte eta izaten ari dira enpresa saltzeko eskaintzak baina oraingoz euren izaerari eusten diote, Kolonbiako kafea Oiartzunen xigortuz. Turistak ere propio joaten dira San Martzial kaleko dendan benetako kafea dastatzera.
Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"
Asko uste gabe heldu da suhiltzaile inspektore izatera Ibone Elorriaga Zorrozua. Ikasketaz ingeniaria eta eta planta energetikoen diseinuan aritu zen hainbat urtez. Jaurlaritzan aritzeko dei batek aldatu zion norabidea. "Mundu miresgarri bat deskubritu" duela dio, larrialdietan aritzen direnak "bihotzez" aritzen direla, eta horrek "engantxatu" egiten duela. Europa kiskali duten suteez, inspektore baten betebeharez, eta suizidio ahaleginez aritu da, besteak beste.
Libe Plaza: "Bizipoza eta laguntza ematen dizkigu lurrak"
Telmo Lazkano: "Etorkizuna digitala bada, orainak analogikoa behar du"
Miren Echeveste, Podemos: "Fronte zabala oso-oso lotuta dago PSOEri"
Ager Elorduy: "Elektrifikazioaren ondorioz Txinarekiko izan dezakegun menpekotasunak beldurra ematen du"
Iñigo Garduño: "Grebak ezkerreko aukera mobilizatzeko balioko du"
Miren eta Katixa Agorreta Zabaltza, Erroibarko euskararen kriskitinak
Laura Garrido: "Erasoak, pintadak... inboluzio bat ikusten ari gara"
Eneko Goia: "Bipolarizazioaren gainetik, herria defendatzea dagokigu"
Joana Falxa: "Onespenaren irizpideak sexu delituetan duen eraginaz badago oraindik zer ikertu"
Lander Martinez (Sumar): “Ezkerreko aukeren artean errespetua behar da; arriskua eskuina da”
Niko Etxart: "Aita bezela azken une arte arte eutsi nahiko nioke bizipozari"
Igor Fernandez, El Jueves-eko zuzendaria: "Ergelik ez da falta Espainian"
Altsasu 10 urte
Maite Azpitarte: "CSI telesaila ikusiz, 14 urterekin, erabaki nuen mediku forentsea izan nahi nuela”
Peio Dufau: "Aski zaila izango da ezkerraren batasuna presidentzialetarako"
Maribel Vaquero (EAJ): “Ez gara egongo inboluzio demokratikorik dakarren bloke batean”
Xabier Mikel Azparren, txirrindularia: "Erabakiak beroan hartuta, hobeto doakit"
Amagoia Mujika Telleria. Gaur8, mila ale
Garazi Esnaola: "Norberaren izenarekin sinatzean barnerantz sortzen da"
MªLuisa Garcia Gurrutxaga
Bingen Zupiria: "Espainiako gobernuaren oniritzia duen greba Jaurlaritzaren kontrako deialdi bihurtu dute hemen"
Ander Arrese. Oiasso museoko zuzendaria
Milia Arranbide: "Netanyahuren 'soluzioa' ezin da burutu"
Otxandiano: "PSOE ezkerrera mugitzeko aliantza plurinazionala nola artikulatu pentsatu behar da"
Eñaut Gaztañaga, musika ekoizle lasaia
JI Asensio: "Gizarteko gehiengoa eta Parlamentuarena bat ez datozenean, hauteskundeak dira aukera onena"
Leire Barañano
Alain Iriart: "Ez da euskal kulturarik egongo hizkuntzarik gabe"
Ana Goitia: "Katana oso Ana da"
Maria Ubarretxena: "Transferentzien negoziazioan jarraitzen dugu, Moncloaren arreta desbideratuta dagoen arren"
Unai Fdez de Betoño: "Etxebizitza sozialen portzentaje bat gaelera hitz egiten dutenentzat gordetzen du Gaeltach Legeak"
Joseba Díez Antxustegi: "EAJk ez du onartuko etxebizitza jabe txikiak eta putre funtsak parekatzea"
Alejandro Garate: "Hego Korean abiada bizian aldatu da gizartea"
Malen Agirre: "Bertsoekin bezala, ideiak plazaratzen ditut sentimenduen arabera"
Hualde: "Zalantza dut lehendakari izateko aukerarik ez balu, Chivitek gobernu-eredu hau babestuko ote lukeen"
Gorane Aiesta: "Etorkizuna modu baikorrean proiektatu nahi dugu"
Mikel Lezama (PP): "Humanitarioak bagara, baina, Ceutakoa, Espainiako gobernuaren ardura da"
Garbiñe Aranburu, LAB: "ELAk euskararekin eta negoziazio kolektiboarekin interes kolektibo gehiegi ditu"
"Emandako konfiantzari esker jarraituko dut ikasten"
Begoña Pedrosa: "Murgiltze ereduaz ari gara gogoetan baina kontuz trintxeretatik ari direnekin"
Tejeria: "Jendeak ez luke ulertuko beste eskema batzuk hona ekartzea".
Juan Mari Areitio: "Erdera bapere jakin ez, eta eskola infernua zan; gurago neban behiak hartu eta basora joan"
Esteban (EAJ): “Ohituta gaude, badakigu Anduezak nola egiten dituen gauzak”
Joseba Zalakain "Agentzia"ko burua: "Arkitektura instituzionalak gertutasuna zein fragmentazioa dakar"
Etxaluz neba-arrebak: ondarea dohaintzan
Lara Salceda: "Legez kanpokoa eta onartezina da 14 urtetik beherako mutikoak adindun gisa hartzea"
Igone Bastarrika: "Enpresak konturatu dira euskara lehiakortasun faktorea dela"
Lander Martinez (Sumar): “Boto-emaileek ezkerreko boto-paper bakarra nahi dute”
Agurne Barruso: "Digitalizazioa gutxitu egin behar da ikasgeletan"
Elgarresta: "Komunitate aktiboa behar dugu arazo estrukturalari aurre egiteko"
Eneko Andueza (PSE-EE): "CNI-ren mezuak egon dira; protokoloez hausnartu beharko da"
Juan Andres Aristizabal, 95 urteko egurketaria: "Goizak argitu esperoan egoten naiz lanean hasteko"
Bintu Ibarboure: "Nire bizitza ez da erraza izan baina harro nago lortu dudanarekin"
Iban Iriondo: "New York-eko burtsan erosten da kafe ona".
Arnaldo Otegi
Ane Abalde
Imanol Pradales Lehendakaria Euskadi Irratiko Faktorian
Andoni Aizpuru: "Klima etengabe aldatzen ari da; muturreko egoerak dira areagotuko direnak"
Ibone Elorriaga, suhiltzaile inspektorea: "Larrialdietan bihotzez aritzen gara"
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.

