loading

1. Sara Azurza: ''Zaplasteko bat bezala iritsi zen antsietatea nire bizitzara''

Korapiloak

1. Sara Azurza: ''Zaplasteko bat bezala iritsi zen antsietatea nire bizitzara''

Buruko osasunari arreta gutxi eman diogu historikoki baina korapiloak betidanik izan ditu pertsonak eta korapilo horiek askatzen ahaleginduko da Iñigo Antsorregi "Korapiloak" izeneko podcast honen bidez. EITBko "Biba Zuek! "telebista saioaren osagarri izango da beraz. Aurreneko atalean, Sara Azurza musikaria elkarrizketatu du Iñigok. 2018an Bartzelonan bizitzen eta ikasten ari zela, Sara antsietatearekin arazoak izaten hasi zen. Gertatzen zitzaiona zer zen ondo jakin gabe, homeopata batekin kontsultan hasi ostean jarri ahal izan zion izena gertatu zitzaion guztiari. Horrek hobera egiten lagundu zion baita ingurukoekin gaiaz hitz egiten ere.