loading

5. Jon Salsamendi: “Kirolariak baino lehen, pertsonak gara”

Korapiloak

5. Jon Salsamendi: “Kirolariak baino lehen, pertsonak gara”

Jon Salsamendi arraunlari ohi eta entrenatzailea elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren bosgarren atalean. 2009an antsietate krisi bat izan zuen Jon Salsamendik. Benetan gertatzen zitzaiona jakin gabe, osasun mentaleko langile batek eman zizkion gertatzen ari zitzaionaren gakoak eta argibideak. Ordutik, eta lau urteko sufrimendua atzean utzita, bizitza filosofia eder eta garrantzitsuarekin bizi da oriotarra: "Osasun mentalarekin arazoren bat baduzu, aurre egin behar diozu. Ezin da ezkutatu". Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.