loading

4. Garazi Olaizola: ''Gizartean dauden presio askok zulora eraman ninduten''

Korapiloak

4. Garazi Olaizola: ''Gizartean dauden presio askok zulora eraman ninduten''

Depresioaren gaiak asko batzen ditu Iñigo Antsorregi eta Garazi Olaizola, "Korapiloak" podcastaren laugarren ataleko gonbidatua. Garazik anorexia nerbiosoaren diagnostikoa jaso zuen. Ondoren, depresioa iritsi zen, eta horren ondoren, denok ezagutu dugun pandemia alu hori. Guzti horren baturak, zulo beltz baten zurrunbiloan murgildu zuen Garazi. Gaztea izan arren, heldutasun handiarekin egin zion aurre egoerari, terapiari, familiari eta lagunei esker. Gaur egun hobeto dago "ahots hori itzultzen den arren". Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.