9. Maria Zunzunegi: ''Bizi izandakoak, pertsona bezala, asko aberastu nau''
Maria Zunzunegi elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren bederatzigarren atalean. Iñigok eta bere psikologoak mahaiaren aldeak trukatu dituzte, elkarrekin elkarrizketa goxo eta atseginean murgiltzeko.
Mariari, anorexia diagnostikatu zioten hamairu urte zituela. Ia hamar urteko borroka suposatu zuen berarentzat. Gaur egun, psikologoa da eta "mahaiaren beste aldean" dihardu. Lehen eta hirugarren pertsonan bizitakoak ekarri ditu podcasteko mikrofonoetara.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
12. Xabin Fernandez: ''Telefono dei hark bizitza aldatu zidan''
"Korapiloak" podcastaren lehen denboraldiari amaiera emateko, Xabin Fernandez elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik.
2013ko martxoaren 11ak, bizitza goitik behera aldatuko zion dei bat jaso zuen Xabinek. Dei harekin, seropositiboa dela jakin zuen. Ia 10 urteren ondoren, denbora guzti honetan bizitakoak, kalean jantzitako maskarak eta guztia barruan gordetzeak eragindako arazoak izango ditu hizpide Antsorregirekin batera. Baita "Kanpora sartzen" deituko den komedia bat ere. Antzezlan hau, gainera, data berezi batean estreinatuko da: 2023ko martxoaren 11an, telefono dei haren hamargarren urteurrenean, hain zuzen ere.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
11. Mikel Idoate: ''Gertuko norbait dolu prozesuan badago, deitu zuk''
Mikel Idoate elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren hamaikagarren atalean.
Pilotaria izateagatik ezagutu genuen Mikel Idoate, baina gaur egun, kantxetatik guztiz urrundu gabe, beste lan batean dihardu: Izarra izeneko beilatokian. Heriotza eta dolua eguneroko ogia duen lanbidea barrutik ezagutu nahi izan du Antsorregik, eta Idoatek xehetasunak eta gakoak eman dizkio. Baita hiruzpalau hausnarketa ere. Izan ere, lehenago edo beranduago, guztioi iritsiko baitzaigu bai heriotza baita dolua ere.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
10. Alexander Muela: ''Ulertua sentitzea da terapian esperantza gehien ematen duena''
EHUko irakasle eta ikerlaria da Alexander Muela eta Iñigo Antsorregik elkarrizketatu du "Korapiloak" podcastaren hamargarren atalean.
Alexander eta Unibertsitateko bere ikerketa taldeak ikerlan bat egin du: "Suizidioa animalien bitartezko psikoterapiarekin prebenitzeko ikerlana". Bertan, txakurren presentziak jokaera eta ideia suizidak dituzten gazteei bideratutako psikoterapian izan ditzakeen onurak aztertu dituzte. Ikerketaren gakoak aipatzeaz gain, gazteen egoeraren inguruan hausnartu dute Muelak eta Antsorregik.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
8. Miren Larrion: ''Osasun mentalarekin arazoak dituzunean, deserrian bizi zara''
Miren Larrion, Gasteizko udaleko EH Bilduren bozeramaile ohia, elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren zortzigarren atalean.
2021eko urte hasieran, hauxe irakurri genuen prentsan: "Miren Larrionek lankide baten datuak erabili zituen kontu korronte bat irekitzeko". Ondoren, Mirenek dimisioa aurkeztu zuen. Baina inork ez zigun kontatu atzean zegoena.
Podcastean, Mirenek berak kontatu digu bere istorioa: politikari izateak ekarri zizkion sufrimendu eta disoziazio egoerak, sendatze prozesua nolakoa izan den eta "Las tullidas" deituriko lagun taldearen maitasuna, besteak beste.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
7. Josu Viana: ''Diruaren fantasiak eta adrenalinak ludopatiara eraman ninduten”
Josu Viana elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren zazpigarren atal honetarako. Josuk, ludopatia sufritu zuen. Ohiz joaten zen tabernan apustu makina jarri zutenean hasi zen dena. Nobedadea ohitura bilakatu zen. Eta ohiturak, gezurrak, galerak eta sufrimendu handia ekarri zizkion.
Egoerak guztiz gain hartuta, laguntza eskatzea lortu zuen Josuk. Prozesu luze eta zailaren ostean, bere buruari "jokalari-ohia" deitu ahal dio. Gaur egun, eskoletan gazteei prebentziorako hitzaldiak ematen dihardu.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
6. Nerea Astigarraga: ''Auto-ezagutza bizitza osorako gauza bat da''
Nerea Astigarraga psikologoa elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren seigarren atalean.
2011an, nahasmendu bipolarraren diagnostikoa jaso zuen Nereak. Psikiatrak jarritako bidea beretzat egokiena ez zela iruditu ostean, bide berri bati ekin zion Astigarragak: psikologia ikasteari. Horrek erramintak eman zizkion auto-laguntzarako. 2016tik, "eutimia" fasean bizi omen da, eta bere prozesua eta bizipenak jaso ditu "Resetea tu vida" izeneko liburuan.
Tabuz eta ez-jakintasunez inguratutako gaixotasun honi buruzko xehetasunak emateaz gain, bere bizi filosofia eta testigantza partekatu ditu psikologoak Iñigo Antsorregirekin.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
5. Jon Salsamendi: “Kirolariak baino lehen, pertsonak gara”
Jon Salsamendi arraunlari ohi eta entrenatzailea elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren bosgarren atalean.
2009an antsietate krisi bat izan zuen Jon Salsamendik. Benetan gertatzen zitzaiona jakin gabe, osasun mentaleko langile batek eman zizkion gertatzen ari zitzaionaren gakoak eta argibideak. Ordutik, eta lau urteko sufrimendua atzean utzita, bizitza filosofia eder eta garrantzitsuarekin bizi da oriotarra: "Osasun mentalarekin arazoren bat baduzu, aurre egin behar diozu. Ezin da ezkutatu".
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
4. Garazi Olaizola: ''Gizartean dauden presio askok zulora eraman ninduten''
Depresioaren gaiak asko batzen ditu Iñigo Antsorregi eta Garazi Olaizola, "Korapiloak" podcastaren laugarren ataleko gonbidatua.
Garazik anorexia nerbiosoaren diagnostikoa jaso zuen. Ondoren, depresioa iritsi zen, eta horren ondoren, denok ezagutu dugun pandemia alu hori. Guzti horren baturak, zulo beltz baten zurrunbiloan murgildu zuen Garazi. Gaztea izan arren, heldutasun handiarekin egin zion aurre egoerari, terapiari, familiari eta lagunei esker. Gaur egun hobeto dago "ahots hori itzultzen den arren".
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
3. Manex Beristain: ''Barreterapia gauza serioa da''
Lagunarte gozo eta atseginean aritu dira berriketan Iñigo Antsorregi eta Manex Beristain "Korapiloak" podcastaren hirugarren atalean. Heriotza, bizitza eta barrea izan dira gai nagusiak.
Manex Beristainen bikotekidea gaixotasun batengatik hil zen. Dolu prozesuaren ostean, "heriotzak bizitzan" kokatu zuen Manex. Lanketa pertsonal izugarriaren ostean, gaur egun barreterapeuta da Azpeitiarra. Bere lanaren sekretuak eta gakoak deskubrituko dizkigu, eta Iñigo eta Manex barreterapiako ariketa praktikoan ere murgildu dira.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
2. Garbiñe Larrea: ''Gaizki dagoenari laguntzeko, enpatia eta prestutasuna behar ditugu''
"Korapiloak" podcastaren bigarren atalean, Iñigo Antsorregik Garbiñe Larrea elkarrizketatu du, Iñaki Segurola idazle eta hizkuntzalariaren alarguna. Inongo filtrorik gabe eta umorea baztertu gabe aritu dira hizketan suizidioaren gaiaz.
Iñaki Segurola 2022ko apirilaren 15ean joan zen. Euskadi Irratiko eta Azkoitiako Kontrako Eztarrixeko "Hankak Lurrin" irratsaioko kolaboratzailea ere bazen, eta saio hauetan utzi zizkigun bere altxorretako batzuk entzuteko aukera izango dugu podcastaren hasieran eta amaieran.
Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.
1. Sara Azurza: ''Zaplasteko bat bezala iritsi zen antsietatea nire bizitzara''
Buruko osasunari arreta gutxi eman diogu historikoki baina korapiloak betidanik izan ditu pertsonak eta korapilo horiek askatzen ahaleginduko da Iñigo Antsorregi "Korapiloak" izeneko podcast honen bidez. EITBko "Biba Zuek! "telebista saioaren osagarri izango da beraz. Aurreneko atalean, Sara Azurza musikaria elkarrizketatu du Iñigok. 2018an Bartzelonan bizitzen eta ikasten ari zela, Sara antsietatearekin arazoak izaten hasi zen.
Gertatzen zitzaiona zer zen ondo jakin gabe, homeopata batekin kontsultan hasi ostean jarri ahal izan zion izena gertatu zitzaion guztiari. Horrek hobera egiten lagundu zion baita ingurukoekin gaiaz hitz egiten ere.
12. Xabin Fernandez: ''Telefono dei hark bizitza aldatu zidan''
11. Mikel Idoate: ''Gertuko norbait dolu prozesuan badago, deitu zuk''
10. Alexander Muela: ''Ulertua sentitzea da terapian esperantza gehien ematen duena''
8. Miren Larrion: ''Osasun mentalarekin arazoak dituzunean, deserrian bizi zara''
7. Josu Viana: ''Diruaren fantasiak eta adrenalinak ludopatiara eraman ninduten”
6. Nerea Astigarraga: ''Auto-ezagutza bizitza osorako gauza bat da''
5. Jon Salsamendi: “Kirolariak baino lehen, pertsonak gara”
4. Garazi Olaizola: ''Gizartean dauden presio askok zulora eraman ninduten''
3. Manex Beristain: ''Barreterapia gauza serioa da''
2. Garbiñe Larrea: ''Gaizki dagoenari laguntzeko, enpatia eta prestutasuna behar ditugu''
1. Sara Azurza: ''Zaplasteko bat bezala iritsi zen antsietatea nire bizitzara''
Iradokizunak
Korapiloak
"Korapiloak" podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten zenbait pertsona, gizarteak bizkarra eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. "Biba zuek" saioko atalaren osagarri dugu podcast hau.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Agertokiak
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
Nerabeen garrasia
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.


