loading

8. Miren Larrion: ''Osasun mentalarekin arazoak dituzunean, deserrian bizi zara''

Korapiloak

8. Miren Larrion: ''Osasun mentalarekin arazoak dituzunean, deserrian bizi zara''

Miren Larrion, Gasteizko udaleko EH Bilduren bozeramaile ohia, elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren zortzigarren atalean. 2021eko urte hasieran, hauxe irakurri genuen prentsan: "Miren Larrionek lankide baten datuak erabili zituen kontu korronte bat irekitzeko". Ondoren, Mirenek dimisioa aurkeztu zuen. Baina inork ez zigun kontatu atzean zegoena. Podcastean, Mirenek berak kontatu digu bere istorioa: politikari izateak ekarri zizkion sufrimendu eta disoziazio egoerak, sendatze prozesua nolakoa izan den eta "Las tullidas" deituriko lagun taldearen maitasuna, besteak beste. Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.