loading

10. Alexander Muela: ''Ulertua sentitzea da terapian esperantza gehien ematen duena''

Korapiloak

10. Alexander Muela: ''Ulertua sentitzea da terapian esperantza gehien ematen duena''

EHUko irakasle eta ikerlaria da Alexander Muela eta Iñigo Antsorregik elkarrizketatu du "Korapiloak" podcastaren hamargarren atalean. Alexander eta Unibertsitateko bere ikerketa taldeak ikerlan bat egin du: "Suizidioa animalien bitartezko psikoterapiarekin prebenitzeko ikerlana". Bertan, txakurren presentziak jokaera eta ideia suizidak dituzten gazteei bideratutako psikoterapian izan ditzakeen onurak aztertu dituzte. Ikerketaren gakoak aipatzeaz gain, gazteen egoeraren inguruan hausnartu dute Muelak eta Antsorregik. Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.