loading

7. Josu Viana: ''Diruaren fantasiak eta adrenalinak ludopatiara eraman ninduten”

Korapiloak

7. Josu Viana: ''Diruaren fantasiak eta adrenalinak ludopatiara eraman ninduten”

Josu Viana elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren zazpigarren atal honetarako. Josuk, ludopatia sufritu zuen. Ohiz joaten zen tabernan apustu makina jarri zutenean hasi zen dena. Nobedadea ohitura bilakatu zen. Eta ohiturak, gezurrak, galerak eta sufrimendu handia ekarri zizkion. Egoerak guztiz gain hartuta, laguntza eskatzea lortu zuen Josuk. Prozesu luze eta zailaren ostean, bere buruari "jokalari-ohia" deitu ahal dio. Gaur egun, eskoletan gazteei prebentziorako hitzaldiak ematen dihardu. Buruko osasunari arreta ematen zaio "Korapiloak" izeneko podcast honetan. Iñigo Antsorregik gidatzen dituen elkarrizketak ditugu lagun.