loading

14. Burbuila emozionalean isolatuta

Nerabeen garrasia

14. Burbuila emozionalean isolatuta

Belaunaldi gazteengan espektatiba handia jarri duen gizartean bizi gara. Ez zaio norbanakoari bere bidea urratzen uzten, eta horrek antsietatea eta depresioa eragiten ditu nerabeengan. Euren bizitza egin, egoera deserosoak ezagutu eta bizitza errealarekin kontaktua izateko beharra dute. Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.