loading

6. Sare Sozialen ordaina. Zer dugu benetan esku artean?

Nerabeen garrasia

6. Sare Sozialen ordaina. Zer dugu benetan esku artean?

Sare Sozialen negozioa da atal honetako aztergaia. Zergatik eskaintzen zaizkigu doan, sortzen eta mantentzen horren garestiak diren tresnak? Eta zergatik dira gero, sare sozialak kudeatzen dituzten enpresak, irabazi handienekoak? Nolako eragina dute sareek gure autoestimuan? Logika algoritmikoa zer den badakizu? Produktua ordaintzen ez denean, geu bihurtzen gara produktua. Areago, sareetan zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta irabazi handiagoak eragiten dizkiegu bestela ere munduko enpresa aberatsenei. Patrik bere erabiltzaile esperientzia azaldu digu gainera. Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.