loading

22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara

Nerabeen garrasia

22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara

Gizartearen historiako bilakaeran izugarri aldatu dira pertsonen emozioak. Paleolito garaiko emozio primarioei, intuizioa erantsi zitzaion Erdi Aroan. Egun, teknologia aurreratuek gaina hartu diete emozioei. Auto kontzientzia emozinalaren faltan, algoritmoek gailuetan erakusten dituzten egoerak bizi ezinda, gazteak emozioen amildegian erortzen ari dira. Teknologietan aurrerapauso handiak eman diren bitartean, pertsonaren barruko garapenean aurrerapauso gutxi egin du gizarteak. Barne eta kanpo garapena ez baita parekoa izan. Teknologikoki izugarri hazi gara, baina emozionalki ez. "Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.