loading

8. Troiako zaldia. Etxe barruraino sartu ote digute?

Nerabeen garrasia

8. Troiako zaldia. Etxe barruraino sartu ote digute?

Osasun mentalaren arazoak aztertzen hasiko gara atal honen bidez. Nerabeek sakelako telefonoarekin horrenbeste ordu ematen dituztenez, zer nolako ondorioak ekartzen ditu horrek? Sarean zer nolako edukiak kontsumitzen dituzte? Gaurko datuek erakusten dute zortzi urterekin hasten direla haurrak pornografiazko edukiak ikusten. Pornoarekin harremanetan horren goiz hasteak, zer ondorio ekar ditzake? Zer albo-kalte? Ane, Eider eta Sararen lekukotza aberasgarriak izan ditugu atal honetarako. Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.