loading

16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?

Nerabeen garrasia

16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?

Animaliak eredua hartuta aztertu ditugu familia barruko lokarriak. Zer animalirekin identifikatzen zarete hezitzaile gisara? Eta nolako eredua hezi zaituzte zu? Jarreraren aldetik, kanguru babeslea, izan zaitezke, kontrol zorrotzegia jartzen duen errinozeroa edo eta albotik beti konfidantza eskaintzen duen izurdea. Eta emozioen aldetik: arazoak saihesten dituen ostruka, kontrolik gabeko erreakzioak dituen marmoka ala laguntza eta babesa ematen dituen San Bernardo txakurra. Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.