19. Depresioa: ''Bizitzaren zamak zanpatu nau''
Depresioa izugarri hedatu da gazteen artean. Ezin bizia, etsipena, sufrimendua eta atsekabe handia. Gatazkak kudeatzeko ezintasunak areagotu egiten du porrotaren sentsazioa.
Egoera horien aurrean, esfortzuaren onura landu behar da gazteekin. Eta argi utzi, depresioa ez dela ahultasunaren ondorioa. Ez du indarrarekin zerikusirik; alderantziz, laguntza eskatzea jarrera ausarta da! Jesus Mari Guzmanek lagunduko digu sentimenduak nolakoak diren ulertzen.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara
Gizartearen historiako bilakaeran izugarri aldatu dira pertsonen emozioak. Paleolito garaiko emozio primarioei, intuizioa erantsi zitzaion Erdi Aroan. Egun, teknologia aurreratuek gaina hartu diete emozioei. Auto kontzientzia emozinalaren faltan, algoritmoek gailuetan erakusten dituzten egoerak bizi ezinda, gazteak emozioen amildegian erortzen ari dira.
Teknologietan aurrerapauso handiak eman diren bitartean, pertsonaren barruko garapenean aurrerapauso gutxi egin du gizarteak. Barne eta kanpo garapena ez baita parekoa izan. Teknologikoki izugarri hazi gara, baina emozionalki ez.
"Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''
Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute. Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodo antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jar dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira, ito egiten dute pertsona, orain ala geroago.
Epaiketa edo etiketarik gabe, autolesioak gertatu badira, eta bere buruaz beste egin dezakeenaren susmoa badago, barne motibazioa ateratzen lagundu behar da nerabearen egoera emozionala bideratzeko.
"Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
20. Bullyinga: ''Bakartu eta jazarri ninduten''
Adingabeen artean, bullyinga da suizidio gehien eragiten dituen arrazoia. Hiltzen diren gazteen artean, tumoreen ondotik, bigarren kausa. Gainera, polarizatuta dauden jarrerak hobesten dituen mundu digitalak, mugikorrek, ziberbullyingaren neurrigabeko igoera ekarri dute. Irati Galardik eskolan jasan zuen eta bizitza nola bideratu duen azaldu digu.
Gai horiei errotik heldu behar zaie, gizarte osoak esku hartuz, eta gazteen artean adimen emozionala eta garapen pertsonala sustatuz. Analfabetismo emozionala da egungo gizartearen adierazgarri nagusienetakoa.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
18. Antsietatea: Arnasik ezin dut hartu, ito larria daukat!
Gorputzaren erantzun naturala da antsietatea. Egoera arriskutsuek edota guretzat esanahi handia duten gertaerek sentiarazten diguten beldurraren, urduritasunaren edo egon ezinaren ondorioz sor litekeen eratzuna.
Eragileak arrazoi asko izan daitezke, baina beti dakarte sufrimendua ondorio gisara. Pilotu gorria pizten denean, geure burua eta gorputza aztertu behar dira. Pentsamenduan atzera egin eta beharrezkoa bada, profesional bati laguntza eskatu; dena ez baitago norberaren esku. Maite Gonzalez psikologoak lagundu digu behaketan podcasatren atal honetan.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
17. Elikadura nahasmendua: gorroto dut nire gorputza!
Elikadura nahasmenduaren benetako kasu baten fikziozko testigantzarekin ekin diogu atalari. Gainera, kalean egindako galdeketa erantsi dugu egoera gorpuzteko.
Elikadura nahasmena aztertuko dugu, askotan uste izaten delako janariarekiko okerreko harremana izaten dela. Eta sakonean, arazo larriagoak daude. Ondorioa izan ohi da gehienetan nahasmendua, eta ez kausa.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?
Animaliak eredua hartuta aztertu ditugu familia barruko lokarriak. Zer animalirekin identifikatzen zarete hezitzaile gisara? Eta nolako eredua hezi zaituzte zu?
Jarreraren aldetik, kanguru babeslea, izan zaitezke, kontrol zorrotzegia jartzen duen errinozeroa edo eta albotik beti konfidantza eskaintzen duen izurdea. Eta emozioen aldetik: arazoak saihesten dituen ostruka, kontrolik gabeko erreakzioak dituen marmoka ala laguntza eta babesa ematen dituen San Bernardo txakurra.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
15. Teknologia eta identitatea: XXI. mendeko amildegia
Teknologiak alderdi on asko ditu, noski, baina online mundurako prestakuntzarik onena, offline munduan lortzen da. Nerabeek oso gaztetatik ikusten dituzte beraien gaitasun kognitibo eta emozionalak gainditzen dituzten edukiak, pentsaerak eta jokabideak. Eduki horiek, kokatzen lagundu beharrean, kontrakoa lortzen dute, gaztea zeharo desorientzatzea.
Emozioak kudeatzen ikasteko balio beharrean, sakelekoaren bidea aukeratuta, nerabeak dituen emozio nahasiak anestesiatzea bilatzen da. Abibidez, eduki pornografikoak azkarregi eskura izateak, gazteen sexu harremanean ondorio kaltegarria eragin dezake.
14. Burbuila emozionalean isolatuta
Belaunaldi gazteengan espektatiba handia jarri duen gizartean bizi gara. Ez zaio norbanakoari bere bidea urratzen uzten, eta horrek antsietatea eta depresioa eragiten ditu nerabeengan. Euren bizitza egin, egoera deserosoak ezagutu eta bizitza errealarekin kontaktua izateko beharra dute.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
13. Bakardadeak hil egiten gaitu
Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
12. Jolas librearen gainbehera
Harremanen premia dute egungo haur eta nerabeek. Kalean, beren modukoekin jolastu eta lagunartean egon baina nahiago dutelako gailu teknologiko eta pantailekin harremanetan egotea. Gizarte harremanak ehuntzeko hesi handia sortu zaie, gizarte harremanak garatu ez dituztelako. Izan ere, haurrari utzi egin behar zaio bidea egiten, bere jakin-mina asetzen eta garatzen ikasi dezan; gu alboan bidelagun bai, baina bera bide-egile.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
11. Hezkuntza sistema: Nora goaz?
Osasuntsuak al dira gaur egungo ikastetxeak? Eskolan daudenean, zenbat denbora ematen dute ikasleek pantailaren aurrean? Murrizten ari da, urtez urte, pantailaren aurrean egoteko gomendioaren muga.
Digitalizazioaren inguruko hausnarketa egin dugu "Nerabeen Garrasia"ren atal honetan, Esti Urizar eta Xabier Maiza, hurrenez hurren, Ondarroako eta Lazkaoko Ikastoletetako IKTen arduradunekin: Bideoa vs ipuina, Mateo efektoa, PISA txostenak, irakasleen kezkak hartu duen goranzko joera, besteak beste.
10. Ongizate Digitala: Bost pilareak
Heziketa erreferenterik ezak sortzen duen aingura kognitiboa aztertu dugu atal honetan, ongizate digitalaren bost pilareak arakatuz. Banan bana aipatuko ditugu, adinaren garrantzia (neuro garapenean, ziber jazarpenerako…), heziketa holistikoa, adimen emozionala, legeria koherentea eta aplikazio seguruagoak, bidelagunak eta taldearen indarra lirateke bost oinarri hoiek.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
9. Errealitatearen gordintasuna. Datuak mahai gainean
Osasun mentalaren arazoekin jarraituz, datu deigarriak plazaratu ditugu atal honetan mezu garbi batera iristeko: bizi dugun egoera ez da kasualitatea, kausalitatea baizik.
Gure haur eta nerabeak inoiz baino okerrago ikusten ditugu; zer dela eta? Izan ere, bizi dugun egoera ez baita norbanakoaren arazoa, gizarte-sistema osoarena baizik. Gure txikiak ez dira arazoa, gure gizarteak pairatzen dituen arazoen sintoma baizik.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
8. Troiako zaldia. Etxe barruraino sartu ote digute?
Osasun mentalaren arazoak aztertzen hasiko gara atal honen bidez. Nerabeek sakelako telefonoarekin horrenbeste ordu ematen dituztenez, zer nolako ondorioak ekartzen ditu horrek? Sarean zer nolako edukiak kontsumitzen dituzte? Gaurko datuek erakusten dute zortzi urterekin hasten direla haurrak pornografiazko edukiak ikusten. Pornoarekin harremanetan horren goiz hasteak, zer ondorio ekar ditzake? Zer albo-kalte?
Ane, Eider eta Sararen lekukotza aberasgarriak izan ditugu atal honetarako.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
7. Las Vegas txikia poltsikoan
Zergatik birbidaltzen dizkigu aurrez ikusita ditugun edukiak, esaterako Youtubek? Zeuk erabakitzen duzu zer ikusi? Benetan?
Sare Sozialek teknika teknologikoak eta psikologikoak erabiltzen dituzte erabiltzaileok haiei atxikitzeko. Esate baterako, zer kolore erabiliko zenuke gauza larria edo eta arreta emango duena nabarmentzeko? Nerabeen herenak, 5 ordutik gora ematen dituztela egunero mugikorrarekin erakusten dute datuek. Kasualitatea ote da?
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
6. Sare Sozialen ordaina. Zer dugu benetan esku artean?
Sare Sozialen negozioa da atal honetako aztergaia. Zergatik eskaintzen zaizkigu doan, sortzen eta mantentzen horren garestiak diren tresnak? Eta zergatik dira gero, sare sozialak kudeatzen dituzten enpresak, irabazi handienekoak? Nolako eragina dute sareek gure autoestimuan? Logika algoritmikoa zer den badakizu?
Produktua ordaintzen ez denean, geu bihurtzen gara produktua. Areago, sareetan zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta irabazi handiagoak eragiten dizkiegu bestela ere munduko enpresa aberatsenei. Patrik bere erabiltzaile esperientzia azaldu digu gainera.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
5. Neurologia eta pantailak. Nolakoa da gazteen garuna?
Zergatik izaten dute nerabeek familiatik urruntzeko joera? Zergatik da ohiko jarrera? Nondik dator bulkada hori? Sariak, arriskuen aurretik lehenesten direlako? Ekintzen ondorioak ezin dituztelako aurreikusi, epe labur edo luzera? Agian, mugak jartzeko zailtasunetik?
Pantailen erabilerak haur txikien garunaren garapenean duen eragin klinikoa aztertu dugu "Nerabeen Garrasia" podcastaren atal honetan Mertxe Mendiburu Neuropsikologo klinikoarekin. Pediatrian espezializatua dago.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
4. Identitatea: Nor zara?
Haurtzaroaren eta helduaroaren artean dagoen nerabezaroa, egokitzapen aldia izaten da. Nortasunak hainbat aldaketa jasaten ditu nerabezaroan, eta ezaugarri propioak ditu aro horrek. Krisia ere gertatu ohi da garai horretan; ez da bizitzan bakarra izaten, noski, bai ordea esanguratsuenetakoa.
Nor gara? Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatuta saiatuko gara galdera argitzen, Sara eta Jonek lagunduta.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
3. Autoestimua. Maite duzu zure burua?
Ez dugu geure burua behar bezala ezagutzen, eta ez garena gizartearen aurrean erakutsi beharrak ez gaitu ondo sentiarazten. Uste duguna baino gehiago gara, ordea. Gizartean, autoestimu baxua izatea hobesten da gainera: umiltasun faltsua da.
Bigarren urtetik aurrera, gizakiak besteen maitasuna lortzeko pertsonaia bat sortzeko joera du, nor garena izateari utziz. Ahalduntzea, ezinbestekoa da.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2. Baloreak: galtzen ari ote dira?
Zer dira baloreak benetan? Gure gazteen artean balore galera gertatzen ari ote da? Gertakari berria al da baloreen aldaketa hori? Nola jokatu horren aurrean?
Gure jarrerak eta jokatzeko moduak zehazten dituzten printzipioak izanik, baloreek gu garenaz hitz egiten dute. Aztergai horri heldu diote atal honetan Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
1. Txanponaren bi aldeak: epaitzetik pertsona ulertzera
Gizartean gertatzen diren hainbat egoera kontrajarri hizpide hartuko ditugu "Nerabeen Garrasia" podcasta abiatzeko atal honetan. Hala nola, kontraesana adierazten duten hitz hauek adibidez: gizen/osasuntsu, sakelakora itsatsita/lagunekin jolasean, drogazalea/kirolzalea… eta jarrera horien inguruko erreakzioak aztertuko ditugu.
Zer dago errealitate horien atzean? Kasualitatea ala kausalitatea? Zuzen jokatzen al dugu horiek epaitzean? Txanponaren bi aldeak aztertuko ditugu Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal gidari ditugula.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara
21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''
20. Bullyinga: ''Bakartu eta jazarri ninduten''
18. Antsietatea: Arnasik ezin dut hartu, ito larria daukat!
17. Elikadura nahasmendua: gorroto dut nire gorputza!
16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?
15. Teknologia eta identitatea: XXI. mendeko amildegia
14. Burbuila emozionalean isolatuta
13. Bakardadeak hil egiten gaitu
12. Jolas librearen gainbehera
11. Hezkuntza sistema: Nora goaz?
10. Ongizate Digitala: Bost pilareak
9. Errealitatearen gordintasuna. Datuak mahai gainean
8. Troiako zaldia. Etxe barruraino sartu ote digute?
7. Las Vegas txikia poltsikoan
6. Sare Sozialen ordaina. Zer dugu benetan esku artean?
5. Neurologia eta pantailak. Nolakoa da gazteen garuna?
4. Identitatea: Nor zara?
3. Autoestimua. Maite duzu zure burua?
2. Baloreak: galtzen ari ote dira?
1. Txanponaren bi aldeak: epaitzetik pertsona ulertzera
Iradokizunak
Nerabeen garrasia
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
MUNDUA NORA: Uberizazioa eta agoritmo dinamikoek oinarrizko eskubideak urratu ditzake
Amsterdamgo epaitegi batek Europa mailako salaketa kolektibo aintzindari bat jaso du Uber plataformarentzat aritzen diren gidarien aldetik. Multinazionalaren 'algoritmo dinamiko' berriak euren eskubideak urratzen dituelako, '' langile zein pertsona gisa''. Gidari jakin batzuei karrerak prezio merkeagoan eskaintzen dizkie algoritmoak. Zergaitik? Zein ondorio ditu honek? Zuzenbide, filosofia eta antropologia adituekin aztertu dugu.
