loading

21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''

Nerabeen garrasia

21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''

Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute. Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodo antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jar dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira, ito egiten dute pertsona, orain ala geroago. Epaiketa edo etiketarik gabe, autolesioak gertatu badira, eta bere buruaz beste egin dezakeenaren susmoa badago, barne motibazioa ateratzen lagundu behar da nerabearen egoera emozionala bideratzeko. "Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.