loading

46. El desencanto (1976-2026)

Zinemaldia podcasta

46. El desencanto (1976-2026)

"Arnegu-jarrera". Donostia Zinemaldiaren norabidea aldatu zuen keinua (1976). Izenburu horren pean, Tabakalerak 2026ko irailean zehar Artxiboa proiektuaren baitan sortutako erakusketa aurkeztu zuen. Donostia Zinemaldiaren artxibo historikoko jatorrizko dokumentuak eta argitaratu gabeko materialak bildu zituen erakusketak, eta modu kritikoan errepasatu zituen Guardia Zibilak Hondarribian Josu Zabala manifestatzailea tiroz hil ondoren gertatutakoak. Hilketa 1976ko irailaren 8an gertatu zen, Zinemaldiaren 24. edizioa hasi baino egun gutxi batzuk lehenago. Gertatutakoaren aurkako protesta gisa, “El desencanto” filmeko taldeak beren lana Sail Ofizialetik erretiratzea erabaki zuen, eta hainbat kazetarik uko egin zioten jaialdiaren berri emateari, Zinemaldiaren zuzendaritzak gertatutakoaren aurrean erakutsitako axolagabekeriaren ondorioz. Erreparazio-keinu gisa, eta gertakari haren 50. urteurrenarekin bat eginez, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioak filmaren kopia zaharberritua proiektatu zuen Klasikoak atalaren inaugurazioan. Erakusketaren irekieran, Zinemaldiko zuzendariorde Maialen Belokik eta Artxiboaren arduradun Irati Crespok parte hartu zuten, Jaime Chávarri, "El desencanto" filmaren zuzendaria, eta Enrique Vila-Matas idazlea lagun zituztela. Vila-Matasek kazetari gisa jarraitu zuen 1976ko edizioa.