loading

Blondie de chocolate blanco

Las recetas de Fernando Canales

Blondie de chocolate blanco

Fernando Canalesek eta Dani Ezkerro gozogileak txokolate zuriz egindako browniearen bertsio bat aurkezten dute: blondie izenekoa. Txokolatea eta gurina urtu, arrautzak eta bi azukre motak gehitu, eta bahetutako irinarekin nahasten dira, pikorrik gabeko orea lortu arte. Labean sartu aurretik, txokolatezko txipak gehitzen zaizkio gainetik. 180 gradutan 25 minutuz egosten da, eta hozten uzten da barrualdea mamitsu gera dadin. OSAGAIAK: 170 g txokolate zuri, 160 g gurin, 2 arrautza, 60 g azukre zuri, 60 g azukre beltz, 175 g irin eta txokolatezko txipak, gustura.