loading

Tallarines dulces con crepes

Las recetas de Fernando Canales

Tallarines dulces con crepes

Fernando Canalesek eta Dani Ezkerrok errezeta original bat aurkeztu dute: krepeekin egindako tallarin gozoak, Parisko kreperia tradizionaletan inspiratuta. Prestatzeko, krepeetarako prestakinari esne epela gehitu eta ondo nahastu behar da, ore homogeneoa lortu arte. Ondoren, krepe finak egin zartaginean eta epeltzen utzi. Bata bestearen gainean jarri, zilindro bat osatuz bildu eta zerrenda finetan moztu, tallarinak balira bezala. Platanoa, txokolatea eta gaileta zatitua gehitu gainetik, eta prest dago postrea. OSAGAIAK: Krepeetarako prestakina, 400 ml esne, platanoa, txokolatea eta gailetak, nahi adina.