loading

Consomé de pollo, apio, jengibre y setas shimeji

Las recetas de Fernando Canales

Consomé de pollo, apio, jengibre y setas shimeji

Euskalduna by Etxanobe jatetxeko sukaldari Fernando Canalesek oilasko-salda kontsomea proposatzen digu, apioarekin, jengibrearekin eta shimeji perretxikoekin. Lehenik, oilaskoa kazola batean gorritu olio pixka batekin. Ondoren, ura, apioa, jengibrea eta gatz pixka bat gehitu, eta 30 minutuz irakiten utzi. Salda hozkailuan hoztu, koipea solidotu eta kendu ahal izateko. Jarraian, shimeji perretxikoak oliotan eta gatzarekin salteatu 30 segundoz. Zerbitzatzeko, salda oilasko haragi xehatuarekin eta perretxikoekin aurkeztu, apioa eta jengibrea kenduta. Salda lodixeagoa nahi izanez gero, arto-irin disolbatu tanta batzuk gehitu. Osagaiak: Hezurdun oilaskoa (izterrak edo hegoak). 2 apio-adar. Erpuru lodi baten tamainako jengibre-zati bat. 150 g shimeji perretxiko. Ura. Oliba-olioa. Gatza. Arto-irina (aukerakoa).