Ezagutu itzazu Amarauna saioan
Juan Aldazen biografiak
Osasuna, zientzia, kultura, kirola
Aireko poetaXalbador aireko bertsolaria zen, bertsoak egiteko modu abstraktuagoa zuena, filosofoa, poeta, pentsamendu politiko sakonekoa, begiak itxita kantatu ohi zuena. "Begiak itxita" kantatu ohi zuen Fernando Aire 'Xalbador' bertsolariak, "aurrean zuena ikusi nahi ez balu bezala, beste zerbait amestuko balu bezala”, Pako Aristi idazleak esan bezala. Hala gorde dute garaiko argazki askok, begiak itxita eta eskuak bizkarrean, hain berea zuen posean. Hil zen 1976an 57 urte zituela, hain zuzen Urepelen omenaldia egin zioten egunean, baina haren jardunaren eta ahotsaren oihartzuna mende erdi geroago bizi-bizi dago: Urepeldarrak etorkizunari kantatzen zion.Nerea Mortalena abeltzaina ASAJA elkartearen sarietarako izendatutaNerea Mortalena: bulegoko lana utzi eta ardi latxa arrazarekin lana egiteko erabakia hartu zuen: "salmenta zuzenaren aldeko apustua egin dut bertako ekonomia sustatzeko helburuarekin". Jakoba Errekondok, besteak beste, Luhar ona nola egin eta urritz makilak noiz egin adierazi du eta azaroa marrubiaren hilabetea dela gogoratu du.Diabetesa, gaixotasun kronikoa eta konplexuaGurutzetako Unibertsitate Ospitaleak hiru hamarkada daramatza 1 motako diabetesa goiz detektatzeko bideak aztertzen, haur eta nerabeen kasuan. Gaixotasuna garatu aurretik atzemateak duen garrantzia eta ikerketatik abiatuta martxan jarritako programaren ingurukoak, Violeta Lagok azaldu dizkigu, Osakidetzako erizain pediatrikoak Deustuko osasun zentroan. Helduen kasuan berriz, egunerokoa errazteko asmoz geroz eta diabetes gaixo gehiagok dute etxean glukosa maila zaintzeko aukera ematen dien tresna, osasun sistemak finantzatua. Zeintzuk erabiltzen duten monitorea, ze onura dituen Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Marijose Goñi endokrinoak, diabetes alorreko buruak azaldu digu.Van Goghen piano maiteminduaIgor Arzuaga Gumuzio zendu da, 50 urte zituela. Laudioko Areata auzoan 1976an jaioa, musikarako dohaina zuen. 13 urterekin hasi zen bere lehen kantuak sortzen. 2002an argitaratu zuen lehen diskoa: Argi izpi bat. Orduz geroztik, diskografia aberatsa osatu zuen, bere kabuz eta autoekoizpenaren bidetik dozenatik gora disko plazaraturik. Ibilbide oparoko musikaria izanagatik ezaguna, poesia, gogoetak, marrazkiak, antzerkia eta bestelakoak landu zituen ere. Artista estimatua bezain estigmatizatua, ez zuen esaten sortzea terapia zenik, baina, bai, bizirik sentitzeko modu handi-handi bat, bizi errebeldia baten alde.Bisonte europarraBisonte europarrari buruzko saio berezia. Kontatu dugu zein den haren historia eta kontserbazio-programa asko daudela Europan bisontea birsartzko. Baina zalantza da iberiar Penintsulan inoiz bizi izan den espezie jakin hori. Asier Gómez Olivencia paleontologoak azaldu digu Urbasan topatutako fosil batek zalantza hori argitu dezakeen ala ez.Ictusaren sintomak identifikatzea oso garrantzitsua da.Felix Zubia medikuak gogorarazi du zein garrantzitsua den Ictusaren sintomak identifikatzea. Gaixoak zenbat eta azkarrago jaso arreta medikua, ondorioak arinagoak izango dira. Honez gain, antsietatea, listu falta, flemak eta kolesterola ere aztertu ditu.Eutanasia aztergai, Marta Barandiaran mediku eta Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Aldeko elkarteko kidearekinHeriotza lagundurako legeak bost urte egin dituela eta egoeraren azterketa egin dugu Marta Barandiaranen laguntzarekin. Duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko aktibista da, medikua lanbidez, ama izan zen bezala. Amak erakutsi zion bidea bietan eta bera ere eutanasia baliatuta hil zen orain bi urte. Beste hainbat testigantzari tokia eginez, Barandiaranen hausnarketarekin osatu dugu tartea: egindako bidearen irakurketari eta etorkizuneko erronkei begira jarri gaitu.Patti Smithen ahalmenaPatti Smithek sorpresa polita jaso zuen Oviedon, Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso bezperan. 3.000 lagun inguru batu ziren kantautore estatubatuarrarekin "People Have the Power” haren abesti ikonikoa interpretatzeko. 80 urte betetzear dela, bere inguruarekin beti konprometitua azaldu den artista polifazetikoa, sasoi ezin hobean dagoela erakutsi zuen. Nabarmena zen batek baino gehiagok negarrez amaituko zuela, pozik eta hunkituta. "People have the power, believe it!!!". Jendeak du botera, sinistu behar dugu gure esku dagoela.Stop erregai fosilakGorka Laurnaga Peña da Stop Fosilak taldearen aurpegi ezagunenetako bat. Erregai fosilak erabiltzeari utz diezaiogun lortu nahi dute, baina hori baino askoz analisi konplexuagoa egiten dute gaur egungo energiaren panoramari buruz. Solasaldi luze eta lasai honetan, gogoeta asko proposatu dizkigu gaiaren inguruan.Loturograma sozio-afektiboak, zaintza zabaltzeko bideaFamilia ereduak eta harremantzeko moduak aldatzen ari dira; ondorioz, senide bat zaintzeko denbora dugun bezala, bestelako lotura dugun ingurukoak zaintzeko tartea eskatzen eta arautzen hasi dira hainbat lan esparrutan. Artiach da horietako bat. Andres Larrinaga LABeko delegatuak enpresarekin lortutako akordioaren berri emango digu, eta Marta Luxan soziologoarekin, EHUko irakasle eta AFIT antropologia feminista ikerketa taldeko kidearekin gizartean ematen ari den aldaketaren ingurukoak izango ditugu hizpide.Markina-Xemein europako gaztagile artisauen bilguneMalen Sarasua, Leartikereko esneki zentroko arduradunak, Europako gaztagintzaren topaketaren garrantzia azpimarratu du. Oraingo honetan euskal gaztagintza jarri da erdigunean. Jakoba Errekondok, orkideen zainketaz, basoak birlandatzeaz, artoaren eta babarrunaren bilketaz, edota porruak erasotzen dituzten gaitzetaz aritu da.Bularreko poemakErrealitate gordina da minbiziarena, eta, kolore bat izatekotan, kolore hori ez da arrosa, nahiz eta kolore hori hartu ohi duten hilabete honetan bularreko minbiziarekin lotutako publizitate kanpainek. Pinkwashing izena du: zuriketa arrosa. Minbiziak ez du marketin arrosarik behar. Benetako ikerketak behar ditu, prebentzioa, eta baliabideak eta zaintza indartzea. Minbizia duten pertsonek hizki larriz bizi nahi dute, duintasunez tratatu behar dira, poesiaren osotasunez.Zuhaitz zaharrak eta fluorra duten kutsatzaileakSandra Myrna Díaz botanikariarekin hitz egin dugu zuhaitz zaharrei buruz. Elkarrizketa osoa ekarri dugu. Gainera, Nestor Etxebarria Loizate eta Belen González Gaya adituek fluorra duten kutsatzaileak topatu dituzte munduan, Goierritik Groenlandiaraino.Ines Osinaga, geldialdi behartuaz eta itzulerazSare sozialen bidez jakin genuen masaileko hezur bat nekrosatu zitzaiola eta denbora batez gelditzera behartuta zegoela. Martxotik maiatzera osatze lanetan zentratu zen, eta udan berriro itzuli zen emanaldietara. Gelditzea nola izan zen, nola eraman zuen, uda nola joan zaion jakin nahiak bultzatuta gonbidatu dugu, bere berri emateraMantangorria izango da EHKO elikagai agroekologikoen irudi berriaEH KOlektiboaren barruan dauden Etxalde Agroekologikoek identifikatzaile berria izango dute eta irudi moduan mantangorria aukeratu dute. Jakoba Errekondok, besteak beste, soro batean baratza nola egin, kiwiak noiz jaso edota intxaurrak nola gorde azaldu du.Rosalia apaindegianAnne Carsonek (Toronto, 1950) nahi duena egiten du eta Rosalia maite du. Artikulu bat argitaratu du Rosaliari buruz, London Review of Books aldizkari ospetsuan. Haiena, hala ere, elkarrenganako miresmena da. Instagrameko bere kontuan Rosalia artista katalana azaltzen da eta Anne Carsonen poema bat irakurtzen du: ‘Apaindegia', manikura perfektuari buruzko testu sailkaezin eta harrigarria. Anne Carson poeta kanadarrak irabazi du 2026ko Literaturako Nobel Saria. Edertu ditzagun azazkalak.Auto ilarak, zergatik?Irati Diez Virto dibulgatzaileak egunerokoan izaten dugun gai bat ekarri digu: trafikoa eta auto ilarak. Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Kasu batzuetan geratu egiten da trafikoa. Bada azalpenik, eta, are gehiago, ilaren sorrera zailtzeko teknikak ere badaude.Epilepsia: gaixotasun neurologiko ohikoenetakoaMarkel Erburu Osakidetzako neurologoarekin gaixotasuna hobeto ezagutzeko tartea egin dugu, eta berak emandako argibideak kasu zehatz baten azterketan lagungarri izan ditugu. Arantza Gaztañagaren kasua ezagutu dugu adituaren azalpenak entzunda. Medikazioaren bidez bere epilepsia kontrolatzerik ez du, maiz izaten ditu krisialdiak eta gertatzen zaiona artearen bidez adierazten du.Etxebizitzaren auziaEtxebizitza duin eta egokiaz disfrutatzeko eskubidea aitortzen du espainiar konstituzioaren 47 artikuluak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluak ere jasotzen du etxebizitzarako eskubidea. Baina agerikoa da gure gaurko munduan etxebizitzarekin arazo bat dagoela, ez bakarrik gaur egungoa, hamarkadetako arazoa da. Itxuraz oso gai prosaikoa dirudien arren, poesian ere, literaturan ere, agertzen zaigu etxebizitzaren gaia, badaude testuak etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Badaude lerro batzuk ezinbestez hona ekarri nahi izan ditugunak.Nobel sariak eta transformerrakTransformerrak ekarri dizkigute Gorka Azkune Galparsoro eta Nacho Arganda Carreras informatikariek. Berez, hizkuntzaren tratamenduan erabiltzen ziren, baina oso tresna malgua da eta ia denetik egin daiteke gaur egun transformerren bitartez. Gainera, aurtengo Nobel sariak aztertuko ditugu!Anne L'Huiller Nobel sariduna gurekin!2026/11/12 20:05Attosegundoaren fisikaren ama Norteko Ferrokarrilean. Anne L'Huillier Nobel saridunarekin izandako topaketaz hitz egin dugu.Aireko poeta2026/11/11 20:05Xalbador aireko bertsolaria zen, bertsoak egiteko modu abstraktuagoa zuena, filosofoa, poeta, pentsamendu politiko sakonekoa, begiak itxita kantatu ohi zuena. "Begiak itxita" kantatu ohi zuen Fernando Aire 'Xalbador' bertsolariak, "aurrean zuena ikusi nahi ez balu bezala, beste zerbait amestuko balu bezala”, Pako Aristi idazleak esan bezala. Hala gorde dute garaiko argazki askok, begiak itxita eta eskuak bizkarrean, hain berea zuen posean. Hil zen 1976an 57 urte zituela, hain zuzen Urepelen omenaldia egin zioten egunean, baina haren jardunaren eta ahotsaren oihartzuna mende erdi geroago bizi-bizi dago: Urepeldarrak etorkizunari kantatzen zion.Migrazioak: hegaztienak zein pertsonenak2026/11/10 20:05Xor eta Beltz haurrentzako liburuaz hitz egin dugu Ane Aierbe, Maialen Diaz de Cerio eta Iñaki Sanz egileekin. Xorbeltz hegaztiak erabili dituzte, migrazioari buruzko paralelismo bat egiteko. Umeentzako ipuin ilustratu bat baino askoz gehiago.Tertulia eta jai alai ligako finalen berri2026/09/28 19:05Eguraldi beroarekin korrika egiteko aholkuak2026/11/08 09:00Nerea Mortalena abeltzaina ASAJA elkartearen sarietarako izendatuta2026/11/07 08:05Nerea Mortalena: bulegoko lana utzi eta ardi latxa arrazarekin lana egiteko erabakia hartu zuen: "salmenta zuzenaren aldeko apustua egin dut bertako ekonomia sustatzeko helburuarekin". Jakoba Errekondok, besteak beste, Luhar ona nola egin eta urritz makilak noiz egin adierazi du eta azaroa marrubiaren hilabetea dela gogoratu du.Diabetesa, gaixotasun kronikoa eta konplexua2026/11/08 08:05Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak hiru hamarkada daramatza 1 motako diabetesa goiz detektatzeko bideak aztertzen, haur eta nerabeen kasuan. Gaixotasuna garatu aurretik atzemateak duen garrantzia eta ikerketatik abiatuta martxan jarritako programaren ingurukoak, Violeta Lagok azaldu dizkigu, Osakidetzako erizain pediatrikoak Deustuko osasun zentroan. Helduen kasuan berriz, egunerokoa errazteko asmoz geroz eta diabetes gaixo gehiagok dute etxean glukosa maila zaintzeko aukera ematen dien tresna, osasun sistemak finantzatua. Zeintzuk erabiltzen duten monitorea, ze onura dituen Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Marijose Goñi endokrinoak, diabetes alorreko buruak azaldu digu.EHUko gradu berria2026/11/05 20:05Gradu berria jarriko du martxan EHUk: Industriarako Ingeniaritza Kuantikoa. Iker Laskurain eta Ane Sarasola Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta zuzendari ordea, hurrenez hurren, gurekin azaldu digute nola egingo duten eta zergatik dagoen gradu berriaren beharra.Van Goghen piano maitemindua2026/11/04 20:05Igor Arzuaga Gumuzio zendu da, 50 urte zituela. Laudioko Areata auzoan 1976an jaioa, musikarako dohaina zuen. 13 urterekin hasi zen bere lehen kantuak sortzen. 2002an argitaratu zuen lehen diskoa: Argi izpi bat. Orduz geroztik, diskografia aberatsa osatu zuen, bere kabuz eta autoekoizpenaren bidetik dozenatik gora disko plazaraturik. Ibilbide oparoko musikaria izanagatik ezaguna, poesia, gogoetak, marrazkiak, antzerkia eta bestelakoak landu zituen ere. Artista estimatua bezain estigmatizatua, ez zuen esaten sortzea terapia zenik, baina, bai, bizirik sentitzeko modu handi-handi bat, bizi errebeldia baten alde.Bisonte europarra2026/11/03 20:05Bisonte europarrari buruzko saio berezia. Kontatu dugu zein den haren historia eta kontserbazio-programa asko daudela Europan bisontea birsartzko. Baina zalantza da iberiar Penintsulan inoiz bizi izan den espezie jakin hori. Asier Gómez Olivencia paleontologoak azaldu digu Urbasan topatutako fosil batek zalantza hori argitu dezakeen ala ez.Lau t'erdiko finala tertulian eta Iruñako pelotaren kongresua2026/11/09 20:05Ictusaren sintomak identifikatzea oso garrantzitsua da.2026/11/01 08:30Felix Zubia medikuak gogorarazi du zein garrantzitsua den Ictusaren sintomak identifikatzea. Gaixoak zenbat eta azkarrago jaso arreta medikua, ondorioak arinagoak izango dira. Honez gain, antsietatea, listu falta, flemak eta kolesterola ere aztertu ditu.Eutanasia aztergai, Marta Barandiaran mediku eta Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Aldeko elkarteko kidearekin2026/11/01 08:05Heriotza lagundurako legeak bost urte egin dituela eta egoeraren azterketa egin dugu Marta Barandiaranen laguntzarekin. Duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko aktibista da, medikua lanbidez, ama izan zen bezala. Amak erakutsi zion bidea bietan eta bera ere eutanasia baliatuta hil zen orain bi urte. Beste hainbat testigantzari tokia eginez, Barandiaranen hausnarketarekin osatu dugu tartea: egindako bidearen irakurketari eta etorkizuneko erronkei begira jarri gaitu.Lurrama eta Jakobaren kontsultategia2026/10/31 08:05Nork menderatu dezake PSG?2026/10/30 20:05Txapeldunen Ligan, nork egingo dio aurre Luis Enriqueren PSGri? F ligan, Realak bigarren urtez jarraian menderatu du Bartzelona. Jagobaren Masterclass-a. Entzuleen galderak erantzunez. Nerea Zusberro, Keoma Fuentes eta Ane Etxezarreta.Patti Smithen ahalmena2026/10/28 20:05Patti Smithek sorpresa polita jaso zuen Oviedon, Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso bezperan. 3.000 lagun inguru batu ziren kantautore estatubatuarrarekin "People Have the Power” haren abesti ikonikoa interpretatzeko. 80 urte betetzear dela, bere inguruarekin beti konprometitua azaldu den artista polifazetikoa, sasoi ezin hobean dagoela erakutsi zuen. Nabarmena zen batek baino gehiagok negarrez amaituko zuela, pozik eta hunkituta. "People have the power, believe it!!!". Jendeak du botera, sinistu behar dugu gure esku dagoela.Markel Sanchez2026/10/27 19:00Argitaratu duen lehendabiziko eleberriaz: SorbatzazStop erregai fosilak2026/10/27 20:05Gorka Laurnaga Peña da Stop Fosilak taldearen aurpegi ezagunenetako bat. Erregai fosilak erabiltzeari utz diezaiogun lortu nahi dute, baina hori baino askoz analisi konplexuagoa egiten dute gaur egungo energiaren panoramari buruz. Solasaldi luze eta lasai honetan, gogoeta asko proposatu dizkigu gaiaren inguruan.Loturograma sozio-afektiboak, zaintza zabaltzeko bidea2026/10/25 08:05Familia ereduak eta harremantzeko moduak aldatzen ari dira; ondorioz, senide bat zaintzeko denbora dugun bezala, bestelako lotura dugun ingurukoak zaintzeko tartea eskatzen eta arautzen hasi dira hainbat lan esparrutan. Artiach da horietako bat. Andres Larrinaga LABeko delegatuak enpresarekin lortutako akordioaren berri emango digu, eta Marta Luxan soziologoarekin, EHUko irakasle eta AFIT antropologia feminista ikerketa taldeko kidearekin gizartean ematen ari den aldaketaren ingurukoak izango ditugu hizpide.Markina-Xemein europako gaztagile artisauen bilgune2026/10/24 07:05Malen Sarasua, Leartikereko esneki zentroko arduradunak, Europako gaztagintzaren topaketaren garrantzia azpimarratu du. Oraingo honetan euskal gaztagintza jarri da erdigunean. Jakoba Errekondok, orkideen zainketaz, basoak birlandatzeaz, artoaren eta babarrunaren bilketaz, edota porruak erasotzen dituzten gaitzetaz aritu da.Minbizi zelulak eta DNA2026/10/22 19:05Jone Mitxelena Sanchéz EHUko ikertzaileak DNA molekularen egonkortasunaz hitz egin digu, eta horrekin batera minbizi-zeluletan gertatzen diren prozesuekin nolako lotura duen kontatu diguBularreko poemak2026/10/22 01:05Errealitate gordina da minbiziarena, eta, kolore bat izatekotan, kolore hori ez da arrosa, nahiz eta kolore hori hartu ohi duten hilabete honetan bularreko minbiziarekin lotutako publizitate kanpainek. Pinkwashing izena du: zuriketa arrosa. Minbiziak ez du marketin arrosarik behar. Benetako ikerketak behar ditu, prebentzioa, eta baliabideak eta zaintza indartzea. Minbizia duten pertsonek hizki larriz bizi nahi dute, duintasunez tratatu behar dira, poesiaren osotasunez.Zuhaitz zaharrak eta fluorra duten kutsatzaileak2026/10/20 19:05Sandra Myrna Díaz botanikariarekin hitz egin dugu zuhaitz zaharrei buruz. Elkarrizketa osoa ekarri dugu. Gainera, Nestor Etxebarria Loizate eta Belen González Gaya adituek fluorra duten kutsatzaileak topatu dituzte munduan, Goierritik Groenlandiaraino.Lau t'erdiari buruzko tertulia eta munduko txapelketa2026/10/19 19:05Bizkarreko herniak eta beste2026/10/18 08:00Felix Zubia medikuak antibiotikoei eta probiotikoei buruz hitz egin du. Sudurreko eta begietako infekzioez, bizkarreko herniaz eta belaunaz ere aritu da.Ines Osinaga, geldialdi behartuaz eta itzuleraz2026/10/18 07:05Sare sozialen bidez jakin genuen masaileko hezur bat nekrosatu zitzaiola eta denbora batez gelditzera behartuta zegoela. Martxotik maiatzera osatze lanetan zentratu zen, eta udan berriro itzuli zen emanaldietara. Gelditzea nola izan zen, nola eraman zuen, uda nola joan zaion jakin nahiak bultzatuta gonbidatu dugu, bere berri emateraMantangorria izango da EHKO elikagai agroekologikoen irudi berria2026/10/17 07:05EH KOlektiboaren barruan dauden Etxalde Agroekologikoek identifikatzaile berria izango dute eta irudi moduan mantangorria aukeratu dute. Jakoba Errekondok, besteak beste, soro batean baratza nola egin, kiwiak noiz jaso edota intxaurrak nola gorde azaldu du.Jagoba Arrasate, Osasunara bueltan2026/10/16 19:05Jagoba Arrasate Osasunara itzuli da. Igor Emery Real Unioneko presidenteari elkarrizketa. Futboltegiaren Urrezko Baloirako bozketa. Jagobaren Masterclass-a. Aitor Manterola, Nerea Abancens eta Haritz Otxotorena.Gorka Bereziartua2026/10/14 18:00Gorka Bereziartuaren Garondoan murgiltzekotan Bakarka sinatutako lehendabiziko eleberria du GarondoanTxernobil: naturak nola erantzun duen2026/10/15 19:05Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiari gainbegirada, Ana Galarraga Aiestaran kozuzendariarekin. Gai nagusia, Txernobilgo istripua eta nola erreakzionatu duen naturak istripuaren ondoren.Rosalia apaindegian2026/10/14 19:05Anne Carsonek (Toronto, 1950) nahi duena egiten du eta Rosalia maite du. Artikulu bat argitaratu du Rosaliari buruz, London Review of Books aldizkari ospetsuan. Haiena, hala ere, elkarrenganako miresmena da. Instagrameko bere kontuan Rosalia artista katalana azaltzen da eta Anne Carsonen poema bat irakurtzen du: ‘Apaindegia', manikura perfektuari buruzko testu sailkaezin eta harrigarria. Anne Carson poeta kanadarrak irabazi du 2026ko Literaturako Nobel Saria. Edertu ditzagun azazkalak.Auto ilarak, zergatik?2026/10/13 19:05Irati Diez Virto dibulgatzaileak egunerokoan izaten dugun gai bat ekarri digu: trafikoa eta auto ilarak. Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Kasu batzuetan geratu egiten da trafikoa. Bada azalpenik, eta, are gehiago, ilaren sorrera zailtzeko teknikak ere badaude.Kontsulta zabalik2026/10/11 07:30Epilepsia: gaixotasun neurologiko ohikoenetakoa2026/10/11 07:05Markel Erburu Osakidetzako neurologoarekin gaixotasuna hobeto ezagutzeko tartea egin dugu, eta berak emandako argibideak kasu zehatz baten azterketan lagungarri izan ditugu. Arantza Gaztañagaren kasua ezagutu dugu adituaren azalpenak entzunda. Medikazioaren bidez bere epilepsia kontrolatzerik ez du, maiz izaten ditu krisialdiak eta gertatzen zaiona artearen bidez adierazten du.Udazken haziak2026/10/10 07:05Zer eman dio Edin Terzic-ek Athletic-i?2026/10/09 19:05Edin Terzicen lana Athleticeko entrenatzaile gisa. Aimar Orozek zelai erdian atzerago joka dezake? Klub bateko talde guztiek modu berean jokatu behar dute? Jagobaren Masterclassa. Loren Barbado, Nerea Zusberro eta Haritz Otxotorena.Etxebizitzaren auzia2026/10/07 19:05Etxebizitza duin eta egokiaz disfrutatzeko eskubidea aitortzen du espainiar konstituzioaren 47 artikuluak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluak ere jasotzen du etxebizitzarako eskubidea. Baina agerikoa da gure gaurko munduan etxebizitzarekin arazo bat dagoela, ez bakarrik gaur egungoa, hamarkadetako arazoa da. Itxuraz oso gai prosaikoa dirudien arren, poesian ere, literaturan ere, agertzen zaigu etxebizitzaren gaia, badaude testuak etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Badaude lerro batzuk ezinbestez hona ekarri nahi izan ditugunak.Nobel sariak eta transformerrak2026/10/08 19:05Transformerrak ekarri dizkigute Gorka Azkune Galparsoro eta Nacho Arganda Carreras informatikariek. Berez, hizkuntzaren tratamenduan erabiltzen ziren, baina oso tresna malgua da eta ia denetik egin daiteke gaur egun transformerren bitartez. Gainera, aurtengo Nobel sariak aztertuko ditugu!Zuhaitz zahar bereziak2026/10/06 19:05Sandra Myrna Díaz biologo argentinarraren hitzak ekarri ditugu, zuhaitz zaharrak ez direla zaharrak esateko. Eta Aranzadiko Luzia Urkiola Azpiazu botanikariak hitz egin digu Euskal Herriko aparteko zuhaitzei buruz.

