loading

Itxaro Latasa: "Lurralde antolaketa behetik gora egin behar da"

Zu etxerako

Itxaro Latasa: "Lurralde antolaketa behetik gora egin behar da"

Lurralde-antolamenduan eta jasangarritasunarekin lotutako planifikazioan aditua da Latasa eta bide luzea egin du EHUn ikerlari eta irakasle lanetan. Larrialdi klmatikoak gauzkan atakatik ateratzeko bidea seinalatu du: "partaidetza, planifikazioa, trantsizioa eta deskarbonizazioa". Planetaren mugen barruan ondo bizitzearen alde egiten du eta salatu du gaur egungo Lurralde Plangintza Sektorialak ez duela inolako zentzurik: "Goitik behera diseinatua dago eta ez du bere funtzioa betetzen". Herritarrekin hitz eginaz, eta hausnarketa eta ikerketa ardatzean jarriaz, egin behar litzateke planifikazioa, bere ustez.