loading

Iñaki Aizpuru, 40 urte Andoaingo Zine Eskolako gidaritzan

Zu etxerako

Iñaki Aizpuru, 40 urte Andoaingo Zine Eskolako gidaritzan

1986ko irailean jarri zuen martxan eskola, eta bertako gobernantza darama gaur ere. Visnews albiste agentziarentzat hasi zen kameralari, 80ko hamarkada hasieran. Urte latz haietan hamaika odol-putzu filmatu zituen. Bideogintzan ere aritu zen: berak jarri omen zuen, lehendabizikoz, kamera aurrean Karlos Argiñano. Eta 'Erreporteroak' pelikula ere zuzendu zuen. Andoaingo bulegoan hartu gaitu berriketarako.