loading

Imanol Arizmendi: "Balitz eta balegorekin jai dago. Horrela beharko zuen eta egindako bidearekin gustura nago"

Zu etxerako

Imanol Arizmendi: "Balitz eta balegorekin jai dago. Horrela beharko zuen eta egindako bidearekin gustura nago"

Imanol Arizmendik aurten hirugarren aldiz irabazi du Quebrantahuesos deituriko lasterketa gogor eta ezaguna eta aurten doping kontrolik ez dietenez egin, pena punttua adierazi digu, ez duelako ezer ezkutatzeko, jendeak asko hitz egiten duen arren. Afizionatutan ibilitakoa da Arizmendi, baina aitaren heriotzak hein batean eten egin zion bidea eta lanean hasi zen. Bizikleta alde batera utzi zuen, lau urtez ukitu ere apenas. Aita hil ez balitz zer? galdetuta, "balitz eta balegorekin jai dago" erantzun digu. "Horrela beharko zuen eta kitto. Egindako bidearekin gustura nago". Berriro bizikletari helduta gustura dabil. Urtean bataz beste 27.000 kilometro egiten ditu eta irakasle gisa egiten du lan Lanbide Heziketako ikasleekin.