loading

Ramon Apezetxea: "Adin handian osasuna izateko sekretua? Apez izatea!"

Zu etxerako

Ramon Apezetxea: "Adin handian osasuna izateko sekretua? Apez izatea!"

Almandozko Apezetxean hartu gaitu Almandozko apezak. Izenez Ramon Apezetxea Zubiri; sortzez goizuetarra, eta bizitzez almandoztartua joan deneko 62 urtean. Nafarroan eliztarrak zerbitzatzen jarraitzen duen adin handieneko apaiza da bera. Primo de Riveraren diktaduran munduratu zen. 95 urte badauzka eta jubilatzeko asmorik batere ez. "Beti bezala segitzen dut, beti bezala. Zertarako erretiratu urteak direla eta!? Ilusioak ematen dio indarra pertsonari mila gauza egiteko esan digu mikrofonoan. Mikrofonoa kendu eta gero gau-lanaz eta bertze kontuez ere aritu zaigu.