loading

"EHUren garrantzia ikusarazteko ospakizuna izango da"

Zu etxerako

"EHUren garrantzia ikusarazteko ospakizuna izango da"

Joxe Ramon Bengoetxearekin, EHUren errektorearekin elkartu gara San Mamesen, EHUk estreinekoz antolatu duen graduazio ekitaldi bateratuaren aurretik. Jakintza arlo guztiak elkartu eta EHUn graduatutako pertsona guztiei omenaldia egin nahi diete; unibertsitate publikoaren garrantzia azpimarratu eta pertenentzia sentimendua areagotu. Harro, hunkituta eta pozik hitz egin digu errektoreak.