loading

Santxikorrotari buruz euskarazko lehen liburua. Trilogia baten hasiera.

Zu etxerako

Santxikorrotari buruz euskarazko lehen liburua. Trilogia baten hasiera.

Jakes Sarraillet zuberotarrak idatzi du "Bardeetako otsoak. Edo Santxiko Errota, nafar bidelapur famatuaren bizitza, berak kontaturik". XVgarren mendetik datorren kondaira oinarritzat hartuta osatu du eleberria eta aukera bikaina eman digu Santxikorrota pertsonaia ezagutzeko. Haren izeneko mendi tontorra eta lasterketa ezagunak dira Nafarroako erriberan, baina oso gutxik ezagutzen dute nor izan zen Bardeako Robin Hood ere deitzen dioten pertsonaia. Errotaria, ikazkina, bihotz oneko bidelapurra....fikziozko pelikula bat egiteko modukoa. Idazleak iragarri digu trilogia baten hasiera dela hau.