loading

Nerea Mujika: "Nekazaritzan jende gaztea ilusionatzea zaila da"

Zu etxerako

Nerea Mujika: "Nekazaritzan jende gaztea ilusionatzea zaila da"

Nerea Mujika, Garlan kooperatibako zuzendari teknikoaren ilusioak eta beldurrak ezagutu ditugu, nekazaritzaren egoeraz aritzean. Nekazaritza errentagarri egin eta gazte bat bere herrian gera dadin lortzeak ilusioa egiten dio. Bera Erroitegikoa da, zortzi gazte ziren bere belaunaldian eta bera izan zen herrian geratu zen bakarra, nekazaritzari helduta, eta era berean, Nekazal Ingenieritza ikasi eta Garlan kooperatiban ardurak hartuta. Beldurra ematen diona, errelebo falta da. 40 urtetik beherako nekazariak, ehuneko 10 bakarrik direla ohartarazi digu. Garlan kooperatibak 40 urte bete ditu aurten. Arabako nekazarien ehuneko 85, kooperatibako kide dira.