loading

Maddi Alberdi: "Feminismoa da ezinbesteko iturria euskal nazioa birpentsatzeko"

Zu etxerako

Maddi Alberdi: "Feminismoa da ezinbesteko iturria euskal nazioa birpentsatzeko"

Euskal nazionalismoaren, edo abertzaletasunaren, eta feminismoaren arteko lotura ikertzen ari da Maddi Alberdi San Martin eibartarra. Nazionalismoek oro har, baita euskal abertzaletasunak ere, beren proiektuen eraikuntzan emakumeen ahotsa ez dutela behar adina baloratu azaldu du Alberdik. Emakume abertzaleen ikuspegi eta bizipenak biltzen ari da orain, sakoneko elkarrizketak eginez. Bere proiektuak Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte saria irabazi du eta, laguntza hori baliatuta, bigarrengoz, Mexikoko UNAM unibertsitatera joango da udazkenean bere tesiari bultzada bat ematera.