loading

Joxe Mari Zabaleta: "Hilabeterako joan eta 12 urte pasa nituen Aralarko San Migelen"

Zu etxerako

Joxe Mari Zabaleta: "Hilabeterako joan eta 12 urte pasa nituen Aralarko San Migelen"

Hamasei urteko gaztea zela joan zen sortetxetik, Leitzako Tutene baserritik, Aralargo goietara. Udako haize epelak eta neguko bisutsak, hamalau orduko lan-jardunak eta txaplanean igarotako egunak; jendea trumilka bildutako jaiak eta arimarik ageri ez zen jornadak, denetik ezagutu zituen. 28 urterekin egin zuen bailaran beherako bidea, behin betiko. Lekunberrin bizi da egun, eta asteburuetan baino ez da joaten, baina Aralar bigarren etxea duela dio. Iñaki Izarraga meteorologia zalearekin ere hitz egin dugu, Aralarren jarri eta lapurtu dieten estazio meteorologikoaren auzia azaldu digu.