loading

Angurri, tomate eta gazta entsalada

Jantzi mantala

Angurri, tomate eta gazta entsalada

Osagaiak: 400 g angurri edo sandia, 2 tomate heldu, feta gazta zati bat, hosto berdeak, tipulina, oliba olioa, ozpina eta gatza. Nola egin: hostoak (rukula, ziazerbak...) garbitu eta ontziaren hondoan jarri; gainean, angurria eta tomateak kubo txikitan moztuta eta gainetik feta, eskuz zatituta; erantsi tipulina fin-fin moztuta eta goxatu aurrez emultsionatutako oliba olioa, sagar ozpina eta gatzarekin.