loading

Gernikako piperrak saltsan

Jantzi mantala

Gernikako piperrak saltsan

Osagaiak: 600 g gernikako piper, 3 baratxuri ale, piper gorri erre 1, ardo txuria, perejila, gatza. Nola egin: gernikako piperrak plantxan erre; baratxuri xehetua olio berotan jarri, eta piper gorria erregosi bertan; ardo txuria bota eta su fuertean 2-3 minutu; gernikako piper erreak bota bertara eta beste 2-3 min egosi; gatza eta perejila erantsi. Arzak etxeko Lander Cornagoren errezeta Faktoriako "Jantzi mantala" atalean.