loading

Pepino eta meloi zopa

Jantzi mantala

Pepino eta meloi zopa

Osagaiak: pepinoa, edo luzokerra, meloia, oliba olio birjina, baratxuria, ozpina, gatza. - Nola egin: pepinoa eta meloia zatitu. Meloia, azalik eta pepitarik gabe. Proportzioa: jartzen dugun meloi kantitatearen pepino erdia. Baratxuria zatitu, aurrez bihotza kenduta eta dena batidora automatikoan irabiatu, olioa apurka-apurka bota bitartean. Kg 1 barazkirentzat, 100 g olio. Dena emultsionatuta dagoenean, gehitu gatza eta ozpina, gure gustura. Egunean bertan eta oso hotz jatea komeni. Jabi Sarasua sukaldariaren errezeta.