loading

Zizak arrautza nahasiekin

Jantzi mantala

Zizak arrautza nahasiekin

Osagaiak: 250 g ziza fresko, 4 arrautza, baratxuria (nahi bada), oliba olioa, gatza, perrexila. -Nola egin: garbitu zizak (ura erabili gabe!) eta erregosi zartagin batean. Nahi izanez gero, baratxuriarekin. Arrautzak maria bainuan egosi eta bota zizak. 10 minutuz izan sutan, nahastu bitartean. Bukatzeko, bota perrexila gainetik. Lander Cornago sukaldariaren errezeta.