loading

Hegaluzea cherry tomatearekin

Jantzi mantala

Hegaluzea cherry tomatearekin

- Osagaiak: hegaluzea, baratxuria, cherry tomateak, ardo zuria (edo sagardoa), perrexila. - Nola egin: hegaluzea gatz eta oliotan bildu eta zartagin oso bero batean markatu, ti-ta, kanpoaldea tostatua eta barrualdea gordinik gera dadin. Apartatu. Zartagin berean, apur bat hozten utzita, aurrez zatitutako baratxuria bota eta dantzan hasten denean, erdibitutako cherry tomateak gehitu. Edalontzi baten ipurdiarekin zapaldu zartaginean bertan, eta minutu batez egin. Ardoa bota eta minutu pare batez egosten utzi. Kendu zartagina surtatik eta jarri bertan hegaluzea. Perrexila gehitu eta jateko prest! - Jabi Sarasua sukaldariaren errezeta.