loading

Bakailaoa piper gorriekin

Jantzi mantala

Bakailaoa piper gorriekin

Osagaiak: 200 g ogi gogor, 150 g bakailao izpitua eta gezatua, 2 piper gorri, 2 baratxuri ale, piperrautsa, oliba olioa. Nola egin: ogia ur apur batekin busti; zartaginean, oliotan erregosi baratxuria, aurrez xerratua, eta piper gorria, dadotan zatituta, kolorea hartu arte; bakailao xehetua egosi bertan; piperrautsa bota eta azkenik ogia xehetuta. Nahastu etengabe eta 10-15 minutuan, prest!