loading

Madariak misoarekin

Jantzi mantala

Madariak misoarekin

- Osagaiak: madariak, gurina, azukrea, misoa, mascarpone gazta edo yogurra, limoi azal apur bat. - Nola egin: Zuritu madariak, bihotza kendu eta laurdenetan zatitu. Zartaginean bota gurina eta azukrea, gurin tostatu moduko bat egiteko. Burbuilak ateratzean, jarri bertan madariak eta su fuertean, azkar egin, azukrea ez erretzeko. Madariek eta karameloak kolorea hartutakoan, buelta eman madariei eta misoa gehitu, ez madariei, gurinari baizik. Ondo nahastu misoa, gurina eta karameloa. Madariak atera, krema horretan ondo bustita, eta zerbitzatu mascarponea edo yogurra alboan dutela, limoi azal apur batekin. - Jabi Sarasua sukaldariaren errezeta.