loading

Patata entsalada

Jantzi mantala

Patata entsalada

Osagaiak: Patatak (lau bat, ertainak), lekak, 2 arrautza, tipula edo tipulin bat, hegaluze egosi lata bat oliotan, oliba olio birjina, ziape (mostaza) goilarakada bat, yogur natural bat, gatza. - Nola egin: zatitu lekak, zuritu patatak eta moztu dado handietan. Egosi elkarrekin eltze handi batean. Arrautzak ere egosi. Egositakoa hozten denean, ontzi handi batean nahastu lekak, patatak, tipula fin-fin moztuta, arrautza egosia eta atuna. Ondoren, prestatu saltsa kikara batean: yogurra, oliba olioa, ziapea eta gatza. Ondo nahasi sardeska batekin. Gainetik bota eta dena ondo nahastu. Anne Otegi sukaldariaren errezeta