loading

Mahats clafoutia

Jantzi mantala

Mahats clafoutia

Osagaiak: 400 g mahats, 3 arrautza handi, 100 g panela edo azukre, 80 g gari-irin (posible bada, osoa), 200 ml esne, 50 g gazta fresko, 40 g gurin, gatza, azukre-hautsa (aukeran) Nola egin: Ezer baino lehen, labea berotu. Molde bat gurinarekin igurtzi eta, nahi izanez gero, baita azukre-hautsarekin edo irinarekin ere. Orea prestatzeko irabiatu ontzi batean arrautzak, azukrea eta gatz pixka bat. Ondo harrotutakoan, gehitu urtutako gurina, esnea eta gazta freskoa. Irina bahetu egingo dugu, eta poliki-poliki nahasi, airea gal ez dezan. Mahatsak, berriz, garbitu eta ondo lehortu. Ondoren, orea moldera bota eta mahatsak tartean sartu. Bukatzeko, labean sartu, 35-50 minutu inguru. Hozten utzi jan aurretik! Anne Otegi sukaldariaren errezeta.