loading

Ajoblancoa taloekin

Jantzi mantala

Ajoblancoa taloekin

- Osagaiak: 200 g almendra gordin zurituta, 100 g ogi-mami, hobe lehorra bada, baratxuri ale txiki bat, 700 ml ur hotz, 60 ml oliba olio birjina, sagardo ozpin koilarakada bat, gatza - Prestaketa: ogi-mamia ur hotzetan busti, 10 min inguru. Irabiatu almendrak, baratxuria eta ogia, dena apurtu arte. Ura gehitu pixkanaka, dena fin-fin geratu arte eta orduan, oliba olioa gehitu, hari fin batean botata, pixkanaka, maionesa egiten ariko bagina bezala. Bota ozpina eta gatza eta hozkailuan utzi bizpahiru orduz, ondo hoztu arte. Taloak egin, hirukitan moztu eta olio berotan (180º) frijitu. Sukaldeko paperarekin xurgatu olioa eta ajoblanco zopa hotza talo frijitu beroekin zerbitzatu. Lander Cornago, Arzak etxeko sormen laborategiko sukaldariaren errezeta.