loading

Antxoa gurina

Jantzi mantala

Antxoa gurina

- Osagaiak: 100 g gurin, tenperaturan (bigun-biguna), 6-8 antxoa xerra, ongi lehortuak, limoi erdiaren zukua, piper beltza eho berria, perrexil freskoa, xehatuta (aukeran) - Nola prestatu: antxoak xehatu labana batekin, pasta bihurtu arte. Gero gurin bigunarekin nahastu eskuz edo sardexkarekin, masa homogeneo bat lortu arte. Limoi zukua, piper beltza eta perrexila gehitu. Dastatu eta gatz pixka bat bota, behar badu. Erne! Antxoak dagoeneko gaziak dira eta.Film paperean bildu zilindroa eginez eta hozkailuan sartu ordubete, gutxienez. Zerbitzatzean xerratan moztu.