loading

Txipiroiak saltsan

Jantzi mantala

Txipiroiak saltsan

Osagaiak: 800 g txipiroi txiki fresko, 2 tipula handi, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 2 tomate heldu, txipiroien tinta, ardo zuria, ogi gogor zatitxo bat, oliba olioa, gatza. Nola egin: Lehenik eta behin, txipiroiak garbitu. Ondoren, lapiko batean olioa berotu eta tipula bota, baratxuriarekin eta tomatearekin batera. Su motelean jarri. 20-30 minuturen ostean, tipula bigunduta dagoenean, ogi gogorra bota eta nahastu. Beste lapiko batean, nahastu tinta ardo zuriarekin, aurreko lapikora bota eta su motelean irakiten eduki 40-45 minutu. Dena birrindu eta bahetu. Txipiroiak salsa horretan sartu azken 20 minutuetan, gehiegi egosi gabe. Bezperan eginda, askoz hobeto! Lander Cornagoren errezeta.