loading

Kuia errea

Jantzi mantala

Kuia errea

- Osagaiak: 800 g kalabaza, 200 g cottage gazta edo gazta freskoa, intxaurrak, eztia, oliba olioa, gatza eskamatan, piper beltza, ezkaia - Prestaketa: 200ºtan berotu labea, erretilu batean jarri kuia zatituta. Gehitu olioa, gatza, piper beltza eta ezkaia. 25-30 minutu egin labean. Bitartean, intxaurrak xigortu zartagin batean, su ertainean, 2-3 minutuz etengabe nahastuz. Plater batean jarri kuia zati epelak, koilarakada bat gazta erdian eta gainetik bota intxaurrak, eskuz zatituta, ezti txorrotada bat eta oliba olio pittin bat. Arzak jatetxeko Lander Cornagoren errezeta.