loading

Kuiatxoa labean

Jantzi mantala

Kuiatxoa labean

Osagaiak: kuiatxoa (kalabazina), baratxuri buru bat, gazta freskoa, gazta lehorra Nola egin: baratxuri burua aluminio paperean bildu eta labean sartu, ordubete 180 ºC; kuiatxoa laminatan zatitu, gatza bota eta sukaldeko paper gainean, lehortzen utzi; kuiatxoa frijitu, baratxuriari mamia atera eta labeko ontzi batean lasaña moduan antolatu kapaka: kuiatxoa, baratxuri mamia eta gazta freskoa. Gazta lehor kapa batekin amaitu; labean sartu, 180ºCtan gazta apur bat gorritu arte.