loading

Borraja eta hur krema

Jantzi mantala

Borraja eta hur krema

- Osagaiak: 500 g borraja (hosto eta zurtoin garbiak) , 2 patata ertain, porru edo tipula txiki 1, 50 g hur txigortu, barazki salda edo ura, oliba olio birjina estra, gatza. - Nola prestatu: Garbitu borraja, hostoak eta zurtoinak bereizita. Ez arduratu iletxoengatik, egostean desagertzen dira. Zatitu porrua edo tipula eta eltze batean oliba-olio txorrotada batekin erregosten ipini. Gehitu borraja zurtoinak eta patatak. Utzi 15 minutu inguru egosten. Patata egosita dagoenean, borraja hostoak gehitu eta azken egosketa eman. Hau da, hostoak gehitu eta berriz egosten hasten denean itzaliko dugu. Krema ondo birrindu eta, behar izanez gero, iragazkailu batetik pasa. Zerbitzatu hur txikituekin eta oliba olio txorrotada batekin.