loading

Porruak saltsan

Jantzi mantala

Porruak saltsan

- Osagaiak: porruak, almendrak, gurina, arrautza gorringoa, ura, sagar ozpina eta limoia - Prestaketa: porruak labean egin osorik, berdea kendua, 160 gradutan, 30 min. Saltsa egiteko gurin klarifikatua sutan jarri, fruitu lehorren usaina atera arte, gero iragazkitik pasa, papera jarrita. Maria bainua prestatu, eta metalezko ontzi batean arrautzen gorringoa eta ur pixka bat jarri eta nahasi, loditu arte. Pixkanaka gurina gehitu maionesa baten gorputza hartu arte. Behin lortuta, sagar ozpina, limoia, gatza eta piper beltz pixkat bat gehitu “maionesa” horri. Porruak zuritu, platerean jarri eta gainetik bota saltsa. Jabi Sarasua sukaldariaren errezeta.