loading

Gaztaina saltsa

Jantzi mantala

Gaztaina saltsa

Osagaiak: 2 l esne, 300 g gaztaina, 400 g azukre, kanela makil bat. - Nola egin: litro 1 esne egosten jarri kanela makilarekin, eta, su baxuan, infusionatu 15-20 minutuz. Gaztainak birrindu azukrearekin batera, pasta moduko bat egin arte. Pasta hori esnetara bota 2. esne litroarekin batera eta barila batekin mugituz, egosi, ordubetez gutxienez, 80º C inguruan, natilla moduko bat osatu arte. Plateratan banatu eta hoztutakoan jan. Bezperan eginda, hobe. Lander Cornago sukaldariaren errezeta.